Photocall
Sirenatxoa
Lekua: Algortako Azoka
Helbidea: Torrene 4, Algorta

Ezin zen falta gure urteurrenean. Miretsia eta mespretxatua, itsasoak bahitu eta astindua, polemika, esamesa, teleberri eta prentsa-artikuluen nahigabeko protagonista, ez dugu esajeratzen esaten badugu El Sireno dela Getxophotoren historiako lanik enblematikoena. Marcos López argazkilari argentinarraren lan hau lehen edizioan aurkeztu zen, 2007an, eta duela 15 urtetik dago modu iraunkorrean instalatuta Algortako Portu Zaharrean.
Laster erretiratuko dela eta, azken agurra emateko eta bizitza berri bat eskaintzeko, bere itsas eta queer espiritua da photocall honetako buru. Bego Antón argazkilariaren sirena afroamerikarrei buruzko proiektu batean oinarrituta dago photocalla eta Bada artista bilbotarrak (José Ramón Bañales) eginiko eskultura da ardatza. Bego Antónek berak egin zuen talde-erretratua Carrie Watak 2025ean Floridan antolatutako Afro Mermaid Summit-ean.