Zer da
Begihandik sortua eta kudeatua, Getxophoto orain dela 17 urte Getxon –Euskal Herria– gertatzen den irudian oinarritutako jaialdia da. Parte-hartzaileagoa, hibridoagoa, konprometituagoa eta jasangarriagoa izateko etengabe ahalegintzen den jaialdia da.
Elkarrizketa bat
Jaialdiak izaera tematikoa du, eta mundu osoko sortzaileen proposamenen bidez, gaur egungo erronkei aurre egiten dien plataforma da, bide batez, hausnarketarako espazioak sortu eta publikoekin elkarrizketa pizten duena.
Espazio publikoa
Getxophotok espazio publikoaren (fisikoa eta onlinekoa) erabateko defentsa du bere ezaugarri nagusia, espazio hau homogeneizazioaren eta pribatizazioaren aurrean, elkar ezagutzeko eta esperimentatzeko, jolasteko eta ospatzeko eremu gisa ulerturik. Horregatik, programazioaren zatirik handiena aire zabaleko instalazioek osatzen dute, alde batetik, irudiaren eta ingurunearen arteko erlazioa nabarmenduz eta, bestetik, publikoekin harreman horizontalagoa eta parte-hartzaileagoa eraginez.
Komunitateak
Getxophotoren helburu nagusietako bat gizarte sarea indartzen lagunduko duen irudiaren inguruko komunitate (artistez eta publikoz osatua) kritikoak sortzea da.
Itzulkinak
Toki- eta eskualde-mailan errotutako jaialdia da hau eta herritarrak ardatz nagusitzat izanik, hurbiltasuneko kultura batean oinarritzen den nazioarteko ikuspegia dauka. Garatzen den komunitatearen inplikazio aktiboa sustatzen du tokian tokiko lokarriak bultzatuz (merkatariak, ostalariak, artistak edota zaleekin).
Digitala
Getxophotok Internetera zabaldu du bere lan esparrua, ikusizko kultura garatzen den espazioa da hau eta. Gauzak horrela online programa espezifikoa garatzen du, bere baitan besteak beste, errealitate areagotua, podcastak, app-ak, memeak, 3D maketak edota zuzeneko emanaldiak hartzen dituena.
Trantsizio ekologikoa
Ingurumenaren gaineko bere inpaktua ahalik eta gehien murrizteko eta gero eta ekimen iraunkorragoa izateko ideiak jaialdiaren ekoizpen- eta diseinu-politika gidatzen dute.
Genero-berdintasuna eta intersekzionalitatea
Ingurumenaren Getxophoto genero-berdintasunarekin konprometitutako jaialdia da, ikuspegi intersekzionaletik. Generoa eta estuki lotuta dauden beste gai batzuk hartzen ditugu kontuan, hala nola klasea, adina, identitate sexogenerikoa, sexu-orientazioa edota arraza.
Ondorengo erakundearekin dugu lotura:

Ekitaldi jasangarriren ziurtagiria daukagu, erakunde honek emana:
