Open Call
LASTER

Open Call

Deialdi honek mundu osoko artista bisualei eta argazkilariei euren lana, Jaialdiaren hurrengo edizioan, 2023ko ekainean, erakusteko aukera eskaintzen die. Gaia Etena! izango da.

Elisa Medde (Foam Magazine-ko editorea), Luis Juárez (Revista Balam aldizkariko editorea), Jon Uriarte (The Photographers’ Gallery-ko komisario digitala) eta María Ptqk (Getxophotoko komisario berria) izan dira epaimahaikideak eta 12 proiektu finalista eta 3 irabazle aukeratu dituzte, Getxophoto 2023an programazio artistikoaren parte direnak.

Irabazleak Open Call 2023

M’hammed KilitoBefore it’s gone (Rabat)

Arturo SotoToday, Something (Mexiko DF)

Julieta TarraubellaBunker (Buenos Aires)

Finalistak Open Call 2023

*Alfabeto-ordenaren arabera

1 Ann Prochilo This is Water (San Frantzisco)

2 Arnau RoviraFantasia Resorts (Bartzelona)

3 Arturo SotoToday, Something (Mexiko DF)

4 Bennett SmithI did not Mean to do That (Luzerna)

5 Cristian OrdóñezFrequency (Toronto / Santiago)

6 EstampaTaupada (Bartzelona)

7 Fabrizio Bilello Way to Love (Berlin / Marsala)

8 Heather AgyepongEgo Death (Londres)

9 Javier TalaveraAlmudena (Madril)

10 Johannes Baudrexel Spare me your Sanity (Viena)

11 Julieta TarraubellaBunker (Buenos Aires)

12 Liz HingleyThe SIM Project (Londres)

13 M’hammed KilitoBefore it’s gone (Rabat)

14 Matthias Ley Empty Promises (Munich)

15 Ursula Groos 1.7 cm p.a. (Hohenahr)

Epaimahaia

Jon Uriarte (E. Font), Elisa Medde (F. Makking), Luis Juárez (N. Colazo), María Ptqk (R. Quanta)

JON URIARTE
Artista eta The Photographers’ Galleryko komisario digitala (Londres)

Argazkilaritza ikasi zuen Bartzelonan eta Nueva Yorkeko ICP-n. PhotoEspaña eta Madrilgo Europear Unibertsitatearen master bat gauzatu zuen Proiektu eta Teoria Artistikoetan. Bere lana zentro eta galeria ugaritan egon da ikusgai, bakarkako eta talde erakusketetan, Madrilen, Donostian, Nueva Yorken, Berlin edo Bartzelonan esaterako. Widephoto plataforma independientearen fundatzailea izan zen eta hiru urtez Foto Colectaniaren DONE proiektuaren zuzendaria. 2020tik 2022ra Getxophoto Jaialdiaren komisarioa izan da. Egun The Photographers’ Galleryn komisario digital moduan dihardu Londresen.

ELISA MEDDE
Foam aldizkariko edizio arduraduna, komisarioa eta idazlea (Amsterdam)

Argazkigintzari eta ikusizko kulturari buruzko lanak argitaratu, komisariatu eta idazten ditu. Artearen Historia, Ikonologia eta Argazki Ikasketak eginak ditu. Bere ikerketek irudiaren, komunikazioaren eta botere-egituren arteko harremanari buruzko hausnarketa egiten dute. Elisa Medde hainbat saritarako hautagaien izendatzailea izan da eta hainbat epaimahairen buru ere bai, esaterako, KABK, ECAL, Brera Academy edota Fotofilmic. C4 Journal, Something We African Got, Vogue Italia / L’Uomo Vogue, YET Magazine eta artista askoren liburuetarako idazten du.

LUIS JUÁREZ
Revista Balam aldizkariko editorea eta kultur-kudeatzailea (Buenos Aires)

2015etik, Revista Balam aldizkaria editatzen eta zuzentzen du. Argazkilaritza garaikideari buruzko aldizkari honetan, gutxiengoekin eta disidentziarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dituzte alez ale. MIGRAko zuzendaria ere bada, Buenos Aireseko Arte Liburuen Azoka eta Argentinan egoitza duen kolektiboa. MIGRA hain zuzen ere, argitalpen eta arte inprimatuetarako espazio komunitario bat sortzeko beharretik sortu zuen. Argentinako Trans Memoriaren Artxiboko kidea eta erredakzio saileko koordinatzailea da. Queer jarreratik kultur proiektuetan lan egiten du, arautik kanpo dauden komunitate marjinalak indartzeko sareak eta aliantzak sortuz.

MARÍA PTQK
Komisario independente, kultura-ikertzailea eta Getxophotoko zuzendari artistikoa (Bilbo)

Ikerketa artistikoan doktorea da, Zuzenbidean lizentziaduna eta Zientzia Ekonomikoetan graduatua, DEA Nazioarteko Zuzenbide Publikoan eta Kultur Kudeaketan Masterra. Artearen, teknozientziaren eta feminismoen arteko elkarguneetan egiten du lan. Besteak beste, honako erakundeekin egin du lan: Medialab Prado, Azkuna Zentroa, Fundación Daniel y Nina Carasso, CCCB, Jeu de Paume eta GenderArtNet. Komisariatu dituen erakusketen artean daude, A propósito del Chthuluceno y sus especies compañeras (Espace virtuel du Jeu de Paume, Paris, 2017), Ciencia fricción. Vida entre especies compañeras (CCCB) edota Extinción Remota Detectada (LABoral, Gijón).

2022ko Open Call-aren irabazleak

Igor Furtado eta Ventura Profana Come Before Winter (Brasil)

Marisol Mendez Madre (Bolivia)

Gloria Oyarzabal Usus Fructus Abusus (La blanche et la noire) (Espainia)

Cemre Yeşil Gönenli Hayal & Hakikat (Turkia)

2021eko Open Call-aren irabazleak

Zahara Gómez Lucini & Las Rastreadoras del Fuerte – Recetario para la memoria

River Claure – Warawar wawa

Shelli Weiler – Enjoy House

Etinosa Yvonne It’s all in my Head

Laguntzailea: