Mapa eta ordutegiak
Deskargatu erakusketen mapa, ibilbide desberdinetako proposamenak (familian edo kostaldetik) eta eman begiratua egutegiari hilabete osoko jarduerekin!
Deskargatu lagungarrien materiala Jaialdia familian bisitatzeko ere : )
Info Puntu berria: Algortako azoka
Torrene 4, Algorta
Asteartetik ostiralera 18:00 – 21:00
Larunbatak 11:00 – 14:30 / 18:00 – 21:00
Igandeak 11:00 -14:30
Jaialdiari buruzko informazio guztia aurkituko duzu hemen, eta gainera, Gheadaren gailu interaktiboaren instalazioa, Pausometroa, Ana Núñezen erakusketa delikatua, Cocinando historias de Patatas eta Jules Spinatschen ikuspegi panoramikoaren obra, Heisenberg’s Offside.
Azkoraren postu bat gehiago izango balitz bezala, Getxophotok delicatessen produktuen aukeraketa eskaintzen dizu: ibilbide pertsonalizatuak Jaialdian zehar, artista guztien lanak biltzen dituen liburua, formatu ederrekoa, eta Recycling Getxophotoren piezak: pasa den edizioko olanan inprimatutako argazkiak berrerabiliz sortu diren amantalak, mahai gainekoak, poltsak, nezeserrak edota loreontziak.
Irisgarritasuna
Getxophotoko erakusketak irisgarriak dira mugikortasun urriko pertsonentzat, Amezti Aretoan (Amezti 6), Algortako Kasinoan (Basagoiti 47) eta Punta Begoñako Galerietan (Ereaga kaia 6) daudenak izan ezik.
Mugikortasun murriztua, entzumen- edo ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzako arreta: bisita egiteko aukera guztiak azalduko dizkizugu. Deitu +34.946.576.475 telefono zenbakira.
Zer egin dezakezu
· Ekarri zure ur-botila, Jaialdiren mapan adierazitako iturrietan bete dezakezu. Ura ondasun urria da, arduraz erabili behar da.
· Bisitan zehar hondakinak sortzen badituzu, ez ahaztu edukiontzietan behar bezala bereiztea.
· Ez dituzu zure sarrerak inprimatu behar; ekarri formatu digitalean mugikorrean eta paperezko hondakinak aurreztuko dituzu.
· Gure egunkarian Jaialdiaren programazio osoa ikusiko duzu. Hartu etxera eraman edo beste pertsona batzuekin partekatu behar baduzu. Eskerrik asko!