Info orokorra
LASTER

Info orokorra

2024ko ekaina – Sarrera doan

Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdia Getxon egiten da, Euskal Herrian, Bilbotik oso gertu (15 km). Hiria paseatzeko eta ordu gutxi batzuetan erakusketetan barneratzeko pentsatutako jaialdia da. Erakusketa gehienak aire zabaleko instalazioak dira eta horregatik edozein unetan bisita ditzakezu.


Erakusketa guztiak, erritmo erosoan, gutxi gorabehera 4 ordutan ikus ditzakezu.


Garraio publikoan, bizikletan edo oinez etortzea gomendatzen dizugu. Dena oinez oso hurbil dago. Getxora iristeko modu ezberdinei buruzko informazioa hemen.


Areto itxietako erakusketak ikusteko, ordutegiak aldez aurretik begiratu faborez.


Info Puntua Algortako metro geltokitik 150 metrotara baino ez dago


Ereagako hondartzan Getxoko Turismo Bulegoa dago. Hiriari buruzko informazio eta plan osagarriak aurkituko dituzu hantxe.

Ainhoa Resano