Programa

Kalera!

GETXOPHOTOk mundu guztiko artista bisualak deitu ditu bere hamalaugarren edizioan proposatutako gaiari buruzko haien ikuspuntua partekatzera: Kalera!

Kaleak oinarrizko protagonismoa hartu du gizarte global garaikidean. Bere pribatizazioaren eta homogenizazioaren kontra, espazio publikoa –fisikoa zein onlinekoa– etengabeko erresistentzian bizi da jolastu, proposatu, protesta egin eta gaur egun aurrean ditugun erronka eta kezkei erantzuna eman diezaieken ideiak eztabaidatzeko leku izaten jarraitzeari eutsi nahian. Funtsezko gaiak, hala nola larrialdi klimatikoa, gatazka politikoak, krisi ekonomikoa edo identitate borrokek espazio publikoan egiten dute bat, haien eraginez baztertutako pertsona guztiekin batera. Aldi berean, kalea harreman, egoera eta aukera kultural berriak sortzeko esparru nagusi aldarrikatu da.

Hau guztiagatik espazio publiko fisiko zein onlinekoa esploratzea proposatzen dugu, espazio hau protestarako gaurkotutako eszenatoki bezala, ikustezin bihurtutako pertsonen presentziarako leku, topaleku eta elkar ezagutza gune, eta esperimentazio, jolas eta ospakizunerako esparru bezala ulertua.

Komisarioa

Jon Uriarte

Argazkilaritza ikasi zuen Bartzelonan eta Nueva Yorkeko ICP-n. PhotoEspaña eta Madrilgo Europear Unibertsitatearen master bat gauzatu zuen Proiektu eta teoria artistikoetan. Bere lana zentro eta galeria ugaritan egon da ikusgai, bakarkako eta talde erakusketetan, Madrilen, Donostian, Nueva Yorken, Berlin edo Bartzelonan esaterako. Widephoto plataforma independientearen fundatzailea izan zen, eta hiru urtez Foto Colectaniaren DONE kontzeptualizatu eta koordinatu zuen. Egun Londresen bizi da, non The Photographers’ Galleryn komisario digital moduan lanean hasi den.

Artistak
Ikusi hemen GETXOPHOTO 2020ren programazioaren aurrerapen bat
Open Call 2020
Ezagutu finalista guztiak eta artista irabazleak