Bisitaldien egitaraua
LASTER
IBILALDIA

BISITALDIEN EGITARAUA

Proposamen ezberdinak paseo bat emateko nahi duzunean eta nahi duzun moduan.
– Egunekoak
– Gauekoak
– Familian
– Taldean

Eguneko paseoa Instalazioetatik Getxophoto 2022an / L. Chávez

Ibili bisita gidatuen programa da, gure bitartekaria den Beñat Romeraren eskutik, funtsezko gaiak aurkeztu eta testuinguruan kokatuko dituena.

Hainbat ibilbide proposatzen dizkizugu erakusketez gozatzeko bakoitzaren kokapenetan eta, aldi berean, artisten eta beren motibazioen inguruko xehetasunak ezagutu ditzazun.


EGUNEKOAK

Instalazio guztietatik paseatzea ez litzateke posible izango bisitaldi bakar batean, beraz, bi ibilbide prestatu ditugu: bata herriaren erdigunean zehar doana eta bestea hondartzaren zonaldeko erakusketetatik.

LARUNBATAK ERDIGUNETIK

Gaztelaniaz: 15 eta 22, larunbata
Euskaraz: 29 larunbata
Ordua: 11:30 –13:30
Prezioa: 5€
Irteera: Punto info – Azoka (1º mapan)
Iritsiera: San Nikolas plaza (8º mapan)

IGANDEAK HONDARTZATIK

Gaztelaniaz: 16 eta 30, igandea
Euskaraz: 23 igandea
Ordua: 11:30–13:30
Prezioa: 5€
Irteera: Punta Begoña Galeriak (17º mapan)
Iritsiera: Amezti aretoa (11º mapan)


GAUEKOAK

Ilunpean eta eskuargiez baliatuz, edizio honetako artisten lanetara gerturatzeko beste modu bat proposatzen dizugu. Animatu urteko egunik luzeenetan gaueko paseo bat ematera!

Noiz: Ekaineko ostiraletan
Euskaraz: 14 ostirala
Gaztelaniaz: 21 eta 28, ostirala
Ordua: 21:30–23:00
Prezioa: 5€
Irteera: Info puntua – Merkatua (1º mapan)
Iritsiera: Ereagako hondartza (15º mapan)

***Ez ahaztu esku-argia!


FAMILIAN

Paseo berezi (eta motz!) bat prestatu dugu, erakusketen aukeraketa bat zeharkatzen duena. Zatozte hauek esploratzera Mon Sevillaren eskutik eta paseo dibertigarri honetan parte hartzera!

(* haurrek pertsona heldu batekin joan beharko dute, eta beharrezkoa da pertsona bakoitzeko inskripzio bat egitea)

Noiz: 16 igandea
Hizkuntza : Gaztelaniaz
Ordua: 12:00-13:30
Proposatutako adina: 4-10 urte
Prezioa: 4€ pertsona bakoitzeko
Irteera: Ereagako hondartza (15º mapan)
Iritsiera: San Nikolas plaza (8º mapan)


taldean

Ordutegi malgua duten taldeentzat bisita pertsonalizatuak hitzartzeko aukera ere eskaintzen du Jaialdiak. Idatzi getxophoto@getxophoto.com helbidera edo deitu 946 576 475 zenbakira.