Programa

Trantsizioak II

Gatazka-ostea. Elkarrizketa berreraiki

GETXOPHOTO Nazioarteko Irudi Jaialdiaren 12. edizioa gatazkaren esanahiaz gogoeta egingo du, bere arreta gatazka-osteko garaietan eta elkarrizketaren berreraiketan ipiniz. Modu berean, diskurtso hautsien berreraiketa eta gero sortzen diren aukera, egoera eta harreman berriak hartuko ditu bere baitan.

Premisa hauetatik abiatuta, gatazka-osteko kanpo zein barruko borroketan sakonduko du jaialdiak, izan ere, hauek gure bizitzaren alde guztietan eragin zuzena daukate, hala nola, teknologia, politika, natura eta heziketan.

Helburua gure pentsakera eta aurreritziei desafio egiten dioten lanak erakustea da eta horretarako argazkigintza, bideoa, artxiboa, instalazioak, arte digitala, fikziozko narratiba eta lan dokumentalak izango dute lekua GETXOPHOTOn.

Azken finean, edizio berri bat, iaz hasitako Trantsizioak ildoari jarraituz eta mundu osoko sortzaileen lanak baliatuz gaur egun hunkitzen gaituzten gaiak jorratu nahi dituena.

 

Komisarioa

Monica Allende

Bilbon jaioa, Londreseko Unibertsitatean zientzia politikoak ikasi zituen, non bizi eta lan egiten du. Editore grafikoa, komisaria eta kultur ekoizlea da, baita Offspring Photo Meet-eko sortzailekidea eta Screen Projects-ekin lan egiten du. Sunday Times Magazin-eko editore grafikoa izan da, non Spectrum argazki sekzio saritua martxan jarri zuen.

London Collegue Communication-en eta EFTIn irakasle bisitaria da eta World Press Photo, Visa pour l’Image edo National Portrait Gallery-ko Taylor Wessing Photographic Portrait Prize bezalako nazioarteko leihaketen epaimahaikide izan da.

Stanley Greene, Lynsey Addario eta Álvaro Ybarraren Darfur: Images against impunity erakusketa eta argitalpena ekoiztu eta komisariatu zuen. Hainbat sari jaso ditu, esaterako, Editores Gráficos-ek emandako Aldizkaririk Onenarena , Amnesty International-en saria Kazetaritza Argazkigintza alorrekoa eta Diseinu Grafikoko sarien Argazkigintzaren erabilpen onenarena.

Duela gutxi Format Photography Festival zuzendu du Derby-n, Ingalaterran.

 

 

Erakusketak
Begiratu hemen, Monica Allenderen komisariotzapean, aurtengo programazio artistikoa osatzen duten lanak
Elkarrizketak
Sortzaileak aurrez aurre ezagutu, entzun itzazu, galdeiezu, euren asmo eta motibazioak ezagutu, euren lanean sakondu
Jarduerak
GETXOPHOTOk parte hartzeko hamaika aukera eskaintzen dizkizu: zineman, bisitaldi gidatuak, topaketak…
Laboratorioa
Jaialdiaren hezkuntza proposamenak XIX. eta XXI. mendeetako ikusizko narratibei buruzko laboratorio esperimental bik osatzen dute
Lankidetzak
Inguruko eragile eta erakunde ezberdinekin elkarlanean hasi gara gure burua bertako kultur-ekosisteman txertatuz
Open call
30 herrialdetako 200 artista baino gehiagok aurtengo gaia den “Gatazka-ostea”ri buruzko euren ikuspegiak bidali dizkigute