Jasangarritasuna
LASTER
Jasangarritasuna

Getxophoto jaialdiak ingurumenean daukan inpaktua murrizteko, jasangarritasun-plan zehatza garatu dugu, eta, horren bidez, Eusko Jaurlaritzaren Erronka Garbia erakundeak gurea ekitaldi jasangarria aitortzea lortu dugu. Hona hemen hartu ditugun neurrietako batzuk:

–Garraio publikoaren erabilpena bultzatu

–Bizikletaren erabilpena bultzatu

–Gonbidatuentzako garraiobide gisa trena erabilpena lehenesten da

–Hurbileko iturrien seinalaztapena

–Material inprimatuen murrizketa, digitalak sustatuz

–Inprimaketan tinta ekologikoen erabilpena

–Inprimatutako olanen berrerabilpena

–Erosketa berdeak eta sozialki arduratsuak

–Azpiegitura desmuntagarriak eta berrerabilgarrien erabilpena

–Aire zabaleko aisialdia, kulturarekiko interesa eta familian jarduerak egitearen sustapena

Recycling

3. Kit Picnic Bolso Martin Parr 3

Berrerabilpena eta eraldaketa. Horixe da erakusketa amaituta erakusgai egon diren argazkiak birziklatzearen helburua. Getxophoton parte hartu duten egileen argazkien zatiak  pieza original bilakatzen dira.

Pieza hauek eskuz egiten ditu Liburkik, Ekonomia Alternatibo eta Elkartasunezkoaren Sareko Kide den enpresa.

Kolaborazio ezberdinak martxan jarri ditugu arte eremu ezberdinetako artistekin, besteak beste Amaya Arzuaga, Antiatoms eta Potipoti.

Getxophoto