•Info orokorra
LASTER

•Info orokorra

Sarrera doan
Maiatzak 29 – Ekainak 22

•Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdia Getxon egiten da, Euskal Herrian, Bilbotik oso gertu (15 km). Hiria paseatzeko eta ordu gutxi batzuetan erakusketetan barneratzeko pentsatutako jaialdia da. Erakusketa gehienak aire zabaleko instalazioak dira eta horregatik edozein unetan bisita ditzakezu.

•Erakusketa guztiak, erritmo erosoan, gutxi gorabehera 4-5 ordutan ikus ditzakezu. Begiratu iradokitako ibilbideak eta Ibili – Bisitaldien egitaraua.

•Garraio publikoan, bizikletan edo oinez etortzea gomendatzen dizugu. Dena oinez oso hurbil dago. Getxora iristeko modu ezberdinei buruzko informazioa hemen.

Info Puntua Algortako metro geltokitik 150 metrora baino ez dago, merkatuaren barruan (Torrene 4). ordutegia:

Asteazkenetik ostiralera 17:30 – 20:30
Larunbatetan 11:00 – 14:30/17:30 – 20:30
Igandeak 11:00 – 14:30

•Ekarri zure ur botila eta bete ezazu Jaialdiko mapan seinaleztatutako iturrietan.

•Bisitaldian hondakinak sortzen badituzu, ez ahaztu ondo bereiztea hirian dauden edukiontzietan.

•Ez duzu zertan sarrerak inprimatu. Ekarri formatu digitalean zure mugikorrean eta papera aurreztuko duzu.

•Ereagako hondartzan Getxoko Turismo Bulegoa dago. Hiriari buruzko informazio eta plan osagarriak aurkituko dituzu hantxe.

Ainhoa Resano