Open Call
Deialdi honek aukera ematen die mundu osoko artista bisual eta argazkilariei beren lana Jaialdiaren 20. edizioan erakusteko –2026ko maiatzaren 28tik ekainaren 21era egingo da–. Hain urteurren berezian Jaialdiaren gaia RESET baino ezin zen izan; sistema berrabiaraztera gonbidatzen gaituen tekla.
Pablo Berástegui, Lea Tyrallová, César Gónzalez-Aguirre eta María Ptqk-ek osatutako epaimahaiak hurrengo 12 proiektu finalista eta 3 irabazle hautatu ditu:
2026ko irabazleak
Mohamed Hassan – Our Hidden Room (Egipto)

Yun Ping Li – 回家 (huí jiā) (Txina / Espainia)

Yuxing Chen – The Oriental Scene (Txina)

2026ko shortlist-a
Hannes Jung – Men Don’t Cry (Alemania)
Emilia Martin – godsips (the serpent’s thread) (Polonia)
kwonhaeil – Modern House (Hego Korea)
Greta Valente – It Takes All Kinds (Italia)
Akshay Mahajan – People of Clay (India)
Gui Christ – M’kumba (Brasil)
Barkat Mehra – Underwood (Erresuma Batua)
Catarina Osório de Castro – Mãe (Portugal)
Jatin Gulati – Effigy of Man (India)
Emilio Nasser – Shipwreck of Dreams (Argentina)
Maria Sturm – You Don’t Look Native to Me (Errumania)
Jiatong Lu – Nowhere Land (Txina)
Epaimahaia

Pablo Berástegui
La Casa Encendidako zuzendaria (Madril)
Iruñean jaio zen 1968an. 25 urte baino gehiagoko ibilbidea duen kultur ekoizlea da eta tamaina handiko proiektuak zuzendu ditu, hala nola, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua, PHotoEspaña (2002-2006) edo La noche en blanco (2007-2010). Era berean, Matadero Madrid (2008-2012) edo Conde Duque Madrid kultura-espazioen arduraduna izan zen 2013an. Argazkigintzarekiko interes bereziarekin, Porton (2019-2023) Salut au monde! proiektuaren zuzendaria izan zen. Bertan, Luis Cobelo, Kovi Konowiecki, Bharat Sikka, Elena Anosova, Cristobal Hara, Bernardita Morello, Felipe Romero Beltrán, Deanna Pizzetelli, Ligia Poplawska edo Cédrine Scheidig artisten erakusketak aurkeztu eta komisariatu zituen, besteak beste. Era berean, E tú, por quê es preto? Ruben H. Bermúdez (Espaço RAMPA, Oporto), Eira Nelson Miranda (Portugalgo Argazkilaritza Zentroa, Oporto), Deslokamentuak (Fotografia do Porto Bienala), We Are Family XL, hainbat artista, Niemeyer Zentroa (Avilés), Sustentar, hainbat artista, Virgilio Ferreira eta Krzysztof Candrowitzekin batera (Portoko Argazki Bienala) eta Ogrodowa8 Lodz Fotofestiwal Polonian.
Lea Tyrallová
La Fábrica argitaletxeko koordinatzaile editoriala eta proiektuen zuzendaria (Madril)
Nitran jaio zen, Eslovakian, 1984an. Filologia portugesean diplomatua Masaryk Unibertsitatean (Txekiar Errepublika), Argazkilaritza ikasi zuen Bartzelonako IEFCn eta Literatura Konparatua, Artea eta Pentsamendua masterra egin zuen Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. Argitaletxeetan lan egiten du 2014tik. RM argitaletxeko produkzio koordinatzailea izan zen (2014-2023) eta gaur egun proiektuen zuzendaria da La Fábrica argitaletxean. Argazki-liburuen ekoizpenari buruzko tailerrak eman ditu (Magnum Agentzia, Comeniuseko Unibertsitatea, Eslovakia), eta nazioarteko hainbat sari eta fotoliburu-lehiaketatan epaimahaikide izan da, hala nola StarPhotobook Dummy Award, Fotolibro>40 edo Grand Prix Images Vevey. Leak itzultzaile eta irakasle lanak ere egin izan ditu Bartzelonako Arte Bisualen Eskolako (LCI) Argazkigintza Dokumentaleko Masterrean, eta argazki-liburuen editore laguntzaile gisa Absynt argitaletxean (Eslovakia).
César González-Aguirre
Komisario independentea (Mexiko Hiria)
1991n jaio zen Mexiko Hirian, eta bertan bizi eta lan egiten du. Queer ikuspegitik aztertzen du Ikusizko kultura. Bere ikerketa lana, gorputzaren, oroimenaren eta desiraren arteko harremanean oinarritzen da. Mexiko Hiriko Centro de la Imagen-go komisario burua izan zen 2017tik 2021era. Eta bertan hainbat proiektu kuratorial garatu zituen, besteak beste, Piratas en el boulevard. Irrupciones públicas: 1979-1989, Agustín Martínez Castro (2018), La balada de la dependencia sexual. Nan Goldin (2019) eta Positivo negativo. Adherencias culturales en la lucha contra el sida. 1978-2022 (2023). Bestetik, Aristeo Jiménez. Solo los que desean sobreviven (2024) erakusketa sortu zuen Monterreyko Arte Garaikideko Museoan eta Reynaldo Rivera. Cartas desde Hollywood (2025) Drama espazioan. FORMA (Monterrey, Mexiko) argazki-programaren sortzaileetako bat da, autore gisa parte hartu izan du SOMA, CAMPO programa akademikoan eta Foam Amsterdameko (2023) Paul Huf Foam Sariaren izendatzailea ere izan da. Memoria Trans Mexiko Artxiboaren sortzaileetako bat da, eta 2023tik Drama espazio independentea zuzentzen du Mexiko Hirian, queer imaginarioari, bertoko argazkigintza eta komunitate latindarrek sortutako artxibo bisualei buruz hausnartzeko. Gaur egun, Frantziako Les Rencontres d ‘Arles-eko Discovery Award-eko komisarioa da.
María Ptqk
Komisario independentea, kultura-ikertzailea eta Getxophotoko zuzendari artistikoa (Bilbo)
Ikerketa artistikoan doktorea da, Zuzenbidean lizentziaduna eta Zientzia Ekonomikoetan graduatua, DEA Nazioarteko Zuzenbide Publikoan eta Kultur Kudeaketan Masterra. Artearen, eta teknozientziaren arteko elkarguneetan egiten du lan. Besteak beste, honako erakundeekin egin du lan: Medialab Prado, Azkuna Zentroa, Fondation Daniel et Nina Carasso, CCCB, Jeu de Paume eta GenderArtNet. Komisariatu dituen erakusketen artean daude, A propósito del Chthuluceno y sus especies compañeras (Espace virtuel du Jeu de Paume), Ciencia fricción. Vida entre especies compañeras (CCCB eta Azkuna Zentroa), Extinción Remota Detectada (LABoral) edota Máquinas de ingenio (Tabakalera). Besteak beste, Breve historia del pimiento para uso de la vida extraterrestre (2017) edo Especies del Chthuluceno. Panorama de prácticas para un planeta herido (2019). Daniel eta Nina Carasso Fundazioko eta consonni argitaletxeko aholkularia da. 2024tik .able arte, zientzia eta diseinuko aldizkari akademikoaren koordinazio editorialaren arduraduna da.
2025eko irabazleak
Rosa Lacavalla – La Festa dell’Equatore (Italia)

Carlos Idun-Tawiah – Hero, Father, Friend (Ghana)

Federico Vespignani – Short Term, but Long Term (Italia)

2024ko irabazleak
Maxim Zmeyev – Type 1.5.11. (San Petersburgo / Marsella)

Michalina Kacperak – Soft Spot (Varsovia)

Alejandra Carles-Tolra – Where we belong (Bartzelona / Londres)

2023ko irabazleak
M’hammed Kilito – Before it’s gone (Maroko)

Arturo Soto – Today, Something (Mexiko)

Julieta Tarraubella – Bunker (Argentina)

2022ko irabazleak
Igor Furtado eta Ventura Profana – Come Before Winter (Brasil)

Marisol Mendez – Madre (Bolivia)

Gloria Oyarzabal – Usus Fructus Abusus (La blanche et la noire) (Espainia)

Cemre Yeşil Gönenli – Hayal & Hakikat (Turkia)

2021eko irabazleak
Zahara Gómez Lucini & Las Rastreadoras del Fuerte – Recetario para la memoria (Mexiko)

River Claure – Warawar wawa (Bolivia)

Shelli Weiler – Enjoy House (AEB)

Etinosa Yvonne – It’s all in my Head (Nigeria)

Laguntzailea:
