•Natacha de Mahieu
LASTER
•Natacha de Mahieu

•Theatre of Authenticity

Web_25_Natacha_01
Web_25_Natacha_02
Web_25_Natacha_03
Web_25_Natacha_04

70eko hamarkadan, Kodakek iragarkiak jartzen zituen AEBetako hirietako sarreran, argazkiak ateratzea iradokitzen zuen lekuen zerrendarekin. Gaur egun, hori ez da beharrezkoa, argazki turistikoaren generoak, neurri handi batean sare sozialek sustatu dutena, bisitariak harrapatu behar dituen leku gogoangarrien kanona sortu baitu. Etxera ekartzen duen irudia, edo online argitaratzen duena, ehizako garaikurra ere bada, bidaiako souvenirra eta benetan han egon zela erakusten duen froga grafikoa.

De Mahieuk “benetakotasunaren antzoki” gisa funtzionatzen duten toki turistikoak aukeratzen ditu, eta, horietako bakoitzean, ehunka argazki hartzen ditu denbora-tarte laburretan, ondoren konposizio bakarrean biltzen dituenak. Turista arrunta jenderik gabe, bakarrik, erretratatzen saiatzen den bitartean, de Mahieuk leku horretan ordu batzuetan gertatzen den jende-pilaketa ikusarazi nahi du. Horregatik, ospe ertaineko tokiak aukeratzen ditu, itxuraz turismoaren eragin txikiagoa jasaten dutenak, nahiz eta, egunaren buruan, bisita kopuru handia jasotzen duten. Horren adibide dira Kalanke deiturikoak, sarbide zaila izan arren, urtean 3 milioi bisitari erakartzen dituztenak; Kapadozia, iluntzean globoz eta ezkontzetarako set-ez estaltzen dena; Obersee aintzirako etxola bitxia, Instagrameko meme bihurtu dena; edo Castildetierra ospetsua Nafarroako Errege Bardeetan.

Bruselasen jaioa 1996an, Natacha argazkilaria, bideogilea eta Hans Lucas plataforma eta agentzia independenteko kidea da. Bruselako LUCA School of Arts-en ikasi zuen eta Ganteko Royal Academy of Fine Arts-en (KASK) Argazki dokumentaleko masterra egin zuen. Bere lanak Belgikako Galerie Satellite, Quebeceko Assemblée Nationale, Italiako Radar Photo Festival, Les Rencontres d ‘Arles, BredaPhoto, Herbehereetako Photo Museum Hilversum eta Finlandiako Utopia Lahti aretoetan erakutsi dira, besteak beste. Irabazi dituen sarien artean, Prix Vocatio (2023) eta Prix Roger de Conynck (2022) daude, eta Helsinki Photo Festival (2022) eta Lensculture Awards (2021, 2020) sarietako finalista izan da. Nazioarteko hedabide askok Theatre of Authenticity seriea nabarmendu dute, horien artean, The New York Times, The Guardian, Geo Magazine, Vanity Fair, La Republicca, South China Morning Post edo De Volkskrant daude.


Kanpoko instalazioa

•Natacha de Mahieu
•Theatre of Authenticity

13 zenbakia mapan
Lekua: Ereagako lorategiak
Ordutegia: 24 ordu

•Artistak