•Annie Hsiao-Ching Wang
LASTER
•Annie Hsiao-Ching Wang

•母親如同創造者 (The Mother as a Creator)

Web_25_Annie_01
Web_25_Annie_02
Web_25_Annie_03

The Mother as a Creator izeneko lan honetan, Annie Hsiao-Ching Wang argazkilariak 20 urte baino gehiagoz erretratatu du bere burua semearekin batera, egindako azken argazki bakoitza hurrengo argazkian sartuz. Sakontasunean jartze horri esker, non orainak iragana testuinguruan jartzen duen, Hsiao-Ching Wangek bere bizitza komunean eta bereizita jasotzen du –amaren graduazioa, semearen hankaren haustura, bidaiak edo mudantzak–, eta denborak amaren eta, kasu honetan, semearen arteko harremana nola eraldatzen duen sumatzen uzten digu, konplizitate, urruntze eta adiskidetze uneekin.

Izenburua, Ama sortzaile gisa, paradoxa honi buruz ari da: amatasuna bezalako ekintza sortzaile batek nolako eragina duen, oro har, emakume artisten jardueraren murrizketan. The Brown Sisters ospetsuak ez bezala, non Nicholas Nixonek emaztea eta koinatak erretratatu zituen urtero lau hamarkadatan zehar, serie honek agerian uzten ditu bizitzako gorabeherak islatzen dituzten denboraren jauziak: lekualdatze batean galdutako argazkiak, lan-kargak eragindako urteetako etenak edo seme nerabeak laguntzeari uko egin zion aldia. Iragan uniforme eta gorabeherarik gabekoaren idealizazioaren aurrean, argazkilariak denboraren joanari zentzua ematen dioten bizipenak erakusten ditu.

Taiwango Taipei hirian jaio zen 1972an. Brightoneko Univertsitatean arteari buruzko doktoretza egin zuen. Annie-k Tien Art Space sortu zuen, eta irakasle laguntzaile bezala egiten du lan Dong Hwa Univertsitate Nazionalean. Azken urteetan, nazioarteko irudi jaialdietan eto arte erakusketetan parte hartzera gonbidatua izan da, hala nola, Suitzako Images Vevey Jaialdian, Australiako Nazioarteko Argazki Jaialdian, Tainaneko “SHERO” Arte Museoan, Koreako Daegu Argazki Bienalean, New Yorkeko AIPAD eta Pariseko Photo Jaialdian. Horrez gain, bere lanak Houstoneko Arte Ederren Museoan, Los Angeleseko Getty Center-en, Rochestereko George Eastman Museoan, Kansaseko Nelson-Atkins Arte Museoan, Austineko Harry Rison Center-en, San Franciscoko Arte Moderno Museoan, Londreseko Victoria and Albert Museoan eta Tainanko Arte Museoan daude jasota.


Kanpoko instalazioa

•Annie Hsiao-Ching Wang
•母親如同創造者 (The Mother as a Creator)

6 zenbakia mapan
Lekua: Zabala ikastetxea
Helbidea: Zabala 3, Algorta
Ordutegia: 24 ordu

•Artistak