Itxialdia 13.bol
LASTER

Elkarrizketak

Itxialdia 13.bol

Noiz: Maiatzak 30, larunbata
Ordua: 9:30 – 14:30
Non: Punta Begoña Galeriak (Ereaga kaia 6)
Prezioa: 20€

Anabelle Lacour, Jorge Carrión (A. Gasull), Elisa Medde (M. Abdouni), Alejandro Acín (T. Groves), Victoria Ascaso, Jon Uriarte (L. Chávez), María Ptqk (M. Jiménez), Cristina de Middel (B. Morais)

Bai hizlari zein entzuleentzako ihesbiderik gabeko leku urrun bat. Goiz batez, irudi garaikidearekin lotutako gaiei buruzko solasaldiak, jende zoragarriarekin. Presarik gabeko elkarrizketarako, galdera deserosorako eta sarerik gabeko eztabaidarako gunea. Izan ere, zerbaitek eskatzen badu Getxophoto bezalako urteurren bat —hogei urte, bi hamarkada iruditan— biltzea da, aldaketaz, birlanketaz, birziklapenaz eta berrasmaketaz hitz egiteko; bizi-zikloez eta ospakizunez; berrasierako istorio indibidual edo kolektiboez. Itxialdia metodo gisa. RESET aitzakia gisa.

Egitaraua

9:30 – Aurkezpena eta ongi etorria

09:45 – Ask me anything (gaztelaniaz)
Cristina de Middel – Artista (Alacant)
Jorge Carrión – Idazlea y kazetari kulturala (Bartzelona)

11:00 – Atsedenaldia eta kafea

11:30 – Bilduma berrasieratzea (**ingelesez itzulpenarekin)
Annabelle Lacour – Musée du Quai Branly-ko Argazki Komisarioa (París)
Elisa Medde – Foto Colectania-ko zuzendaria (Barcelona)
María Ptqk – Getxophotoko komisaria (Getxo)

12:50 – Artxiboa makinatu – Adimen artifizialaren eta argazki-artxiboen aukerak (gaztelaniaz)
Alejandro Acín – IC Visual Lab eta Bristol Photo-ren zuzendari artistikoa (Bristol)
Victoria Ascaso – Ikusizko artista (Zaragoza)
Jon Uriarte – Getxophotoko Komisario digitala  (Hondarribia)

14:10 – Itxiera eta bonus track

Hizlariak

Cristina de Middel

Argazkilaria eta artista

1975ean Alacanten jaioa, Cristina de Middel argazkilaria eta artista da. 2012an, Los Afronautas serie txalotua sortu zuen, eta ondoren hamarkada oso bat eman zuen argazkigintzak estereotipoak sortzeko duen paperaren inguruan lanean. Egile gisa ibilbide oparoa izateaz gain, Nigeriako Lagos Photo, PhotoEspaña eta Uruguayko San Jose Photo jaialdiak komisariatu izan ditu. 14 argazki-liburu baino gehiago argitaratu ditu, eta bere lana mundu osoko makina bat erakunde eta espaziotan egon da ikusgai. Sari ugaritan finalista eta irabazlea ere izan da, horien artean Arlesko Rencontres de la Photographie-ko Photo Folio Review, Deutsche Börse Prize edota New Yorkeko International Center of Photography-ren Infinity Award. 2017an Argazki Sari Nazionala jaso zuen eta 2022an Magnum Photos agentziako kide bihurtu zen eta 2022tik 2025era erakunde honen presidentea ere izan zen. Gaur egun, Latinoamerikako narratiba bisuala babesteko Vist Projects plataformaren kontseiluko kide da.

Jorge Carrión

Idazlea, komisarioa, kritikaria eta kultura-kazetaria

Jorge Carrión Tarragonan jaio zen 1976an. Idazlea, komisarioa, kritikaria eta La Vanguardia egunkariko kultura-kazetaria da eta UPF-BSMko Literatur Sorkuntzako Masterraren zuzendarikidea. New York Times eta Washington Post egunkarietako zutabegilea izan zen zazpi urtez. Bere saiakeren artean, Teleshakespeare eta Lo viral nabarmentzen dira; eta, bere eleberrien artean, Las huellas, Membrana eta Todos los museos son novelas de ciencia ficción. Halaber, Solaris, Ecos eta Gemelos digitales podcast-en, Booklovers dokumental sortaren eta hainbat eleberri grafiko eta arte erakusketen gidoien egilea da. Besteak beste, Ondas saria, Nobela Barbastro Hiria, Kazetaritza Badajoz Hiria, Berrikuntza Zenda eta Serra d’Or Kritikaren sariak irabazi ditu. Bere lana Galaxia Gutenbergen katalogoaren parte da. Hamabost hizkuntzatara itzuliak izan dira bere idazkiak.

Anabelle Lacour

Musée du Quai Branlyko argazki bildumaren kontserbatzailea eta komisarioa

1989an Marseillan jaioa, Lacour Musée du Quai Branly-ren argazki-bildumaren kontserbatzailea da 2018tik. Hoda Afshar: Performing the Invisible (2025) erakusketaren komisarioa izan da, eta nazioarteko hainbat erakusketa komisariatu ditu, besteak beste, Revisiting One ‘s Past (musée Théodore Monod – IFAN, 2026), Re-enchanting Our Lives (IFAN, 2025) eta Inhabiting This World (IFAN, 2024). Museoaren esparruan, galeria iraunkorretako instalazio askoren komisarioa ere izan da. Mondes photographiques, histoires des débuts lanaren koeditorea izan da, Europatik kanpoko argazkigintzaren hastapenei eskainitako erreferentziazko lana. Annabelle Lacour Musée du Quai Branlyko Argazki Sariaren hautaketa batzordeko kidea da, argazkilaritza garaikideari eskainia. Argazkigintzak testuinguru kolonialetan eta postkolonialetan dituen erabilerak ikertzen ditu, baita bitarteko horren ondarea, ikusteko moduen historia eta argazki-mekanismoetan inplizituki dauden botere-harremanak aztertzen dituzten praktika artistiko garaikideak ere.

Elisa Medde

Arte-historialaria eta Foto Colectania zuzendaria

1981ean jaio zen Elisa Medde, Nuoron, Italian eta argazkigintzan eta ikusizko kulturan espezializatutako arte-historialaria da. Editorea, komisarioa, idazlea eta hezitzailea, Medde sarietarako izendatu dute, eta nazioarteko epaimahaien buru izan da, hala nola Luma Rencontres Dummy Book Award, Prix Elysée eta MAST Photography Grant on Industry and Work. Idazle gisa, bere testuak FlashArt, PhotoEye, Time Magazine, Foam Magazine, Something We Africans Got, YET Magazine, Opening PhotoBook Review, British Journal of Photography eta hainbat artisten liburuetan agertu dira. 2012tik 2023ra, Foam Magazine ospetsuko erredaktore burua izan zen, eta argitalpen horrek bi aldiz jaso zuen Lucie saria argazki aldizkari onenari. 2023an, Royal Photographic Society-ren saria jaso zuen, argazkilaritza editore gisa egindako lorpenengatik. Gaur egun, Foto Colectania Fundazioaren zuzendaria da Bartzelonan.

María Ptqk

Kultur ikertzailea eta Getxophotoko komisaria

1976an Bilbon jaioa, María Ptqk ikerketa artistikoan doktorea da, Zuzenbidean lizentziaduna eta Zientzia Ekonomikoetan graduatua, DEA Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Kultur Kudeaketan Masterra eta DEA Kulturaren Zuzenbidea ikasi zuen. Artearen, teknozientziaren eta feminismoen arteko elkarguneetan egiten du lan. Besteak beste, honako hauekin egin du lan: Medialab Prado (Madril), Azkuna Zentroa (Bilbo), Fundación Daniel y Nina Carasso, CCCB (Bartzelona), Jeu de Paume (Paris), La Gaité Lyrique (Paris), GenderArtNet (European Cultural Foundation) edo LABoral (Gijón). Komisariatu dituen erakusketen artean, À propos du Chthulucène et de ses espèces camarades (Espace virtuel du Jeu de Paume), Zientzia frikzioa. Bizitza Lagunen Artean (CCCB eta Azkuna Zentroa), Extinción Remota Detectada (LABoral) edo Jakintzen bidegurutzean (Tabakalera). Gaur egun, Getxophotoko komisarioa da, consonni argitaletxeko aholkularia eta .able journaleko bitartekaritza editoriala egiten du.

Alejandro Acín

IC Visual Lab-en sortzailea eta Bristol Photo Festival-en zuzendari artistikoa

Alejandro Acín Huescan jaio zen, 1984an, eta Espainiaren eta Erresuma Batuaren artean bizi eta lan egiten duen komisario, diseinatzaile eta artista bisuala da. IC Visual Lab (ICVL) erakundearen sortzailea da. Erakunde kultural independente horrek proiektu artistikoak, komunitarioak eta ondareari buruzkoak garatzen ditu, eta Bristol Photo Festival zuzentzen du, non zuzendari artistiko gisa lan egiten duen. Esparru horretan, hainbat proiektu kuratorial eta editorial ekoiztu ditu, Bristol Museums & Archives, Arnolfini Gallery, Eastside Projects, Format Festival Derby edo Photo Kathmandu bezalako erakundeekin batera. Artxibo historikoak aktibatzen lan egin du, hala nola Historical Photographs of China 1850-1950 (Bristoleko Unibertsitatea), The Nepal Picture Library eta British Empire & Commonwealth Collection. Bestetik, Martin Parr Foundation Library bidumarako aholkularitza lanak ere egin izan ditu. TIME Magazine, PDN Online, Photoworks, FOAM, British Journal of Photography eta Aesthetica Magazine aldizkariek bere argitalpenak goretsi dituzte.

Jon Uriarte

Getxophotoko komisario digitala eta ikertzailea

Hondarribian jaio zen 1980an, eta sareko irudiaren eraldaketa digitalen inguruan lan egiten duen komisarioa, ikertzailea eta hezitzailea da. Widephoto sortu zuen eta 3 urtez DONE Programa kontzeptualizatu eta koordinatu zuen, Foto Colectaniak bultzatutako hausnarketa eta sorkuntza bisualari buruzko proiektua. Era berean, Getxophoto (2020–2022), The Photographers’ Gallery (2019–2023) filmeko komisario digitala eta Screen Walks Fotomuseum Winterthur eta The Photographers’ Gallery pelikuletako emanaldietarako programa digitaleko komisariokidea izan zen. Bartzelonako MACBAko Ikerketa eta Dokumentazio Zentroan ikerketa-proiektuak egin ditu, eta London Southbank University-ko Centre for the Study of the Networked Image-rekin lankidetzan aritu da zenbait ikerketa-proiektutan. Gaur egun POV koordinatzen du, kultura digitalaren digestiorako topaketak Medialab-en, Tabakaleran (Donostia).

Victoria Ascaso

Diziplinaz haraindiko artista

1989an Zaragozan jaioa, Victoria Ascaso diziplinaz haraindiko artista, irakasle eta ikertzailea da. Parte-hartzean, diseinuan eta arte performatiboetan oinarritutako praktiken bidez, eguneroko artefaktu teknologikoen bidez eta haiekin sortzen diren harreman afektiboak aztertzen ditu. Arte Garaikideko Ikerketan doktorea da EHU-n. Aurretik, Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboko Masterra EHU-n ikasi zuen Arte Ederretako Lizentziatura Bartzelonako Unibertsitatean egin ondoren. Bere lana hainbat jaialdi eta erakusketa kolektibotan erakutsi da, hala nola Tabakaleran, Azkuna Zentroan, MEM Jaialdian, Kaleartean, BideOtik, BLV- ART, Getxoarten eta Etopian, besteak beste.

Laguntzaileak: