Herri partaidetza
LASTER

Deialdia

Gaia: Reset
Non: Erakusketa Algortako saltokien erakuslehioetan
Irudiak bidaltzea 2026ko martxoaren 25era arte
Laguntzailea: Algortako Dendak

Alberte Pereira

Zer

Getxophotoren herri partaidetzarako espazioa da hau. Nahi duenak aldez aurretik ezarritako gaiaren (Reset) inguruko bere argazkia bidali dezake eta horrela jaialdian parte hartu.

Nork

Edonork har dezake parte: zaletuek zein profesionalek. Adinez behekoa baldin bazara gurasoen edo legezko tutoreen baimena behar izango duzu.

Nola

Parte-hartzaile bakoitzak izen-emate orrialdea bete eta haurtengo Reset gaiarekin zerikusia duen argazki bat* bidali behar du getxophoto@gmail.com emailera. Ideia batzuk: edizio honetan aldaketa-, birlantze-, birziklatze- eta berrasmatze-esperientziak lantzen dituzten proiektuak bilatzen ari gara, eta baita ere bizi-zikloak edota ospakizunak jorratzen dituztenak. Azken finean, sistemaren edozein alderen berrabiarazketa.

**Argazkia jpg artxiboa izan behar da eta gutxienez 2.400×1600 pixeletako tamaina eta 240 dpi-tako erresoluzioa eduki beharko du.

Noiz

–Irudiak bidaltzeko epea 2026eko martxoaren 25ra arte izango da. 
–Irabazleen izenak apirileko lehen hamabostaldian zehar iragarriko dira.

Non

–Jaialdiak, Gorka Garate eta Eukene Olaguerekin batera, 30 irudi aukeratuko ditu Algortako Dendak elkarteko hainbeste erakusleihoetan jartzeko.
–Liburuxka bat argitaratuko da: aukeratutako irudiekin eta hauek non erakutsiko diren saltokien helbideekin.
–Algortako Denda elkarteak, getxotar batek egindako argazkirik onena aukeratuko du eta elkartearen saltokietan gastatzeko 100€-ko txartela oparituko zaio egileari.

*Irudien erabilpena

–Adinez txikiak: bere ordezkari legalaren baimena izan beharko dute.
–Getxophotok jasotako irudiak bere webgunean eta jaialdiaren etorkizuneko ediziotan erabili ahal izango ditu, beti ere egilearen izena aipatuz. Irudiok ez dute sekula erabilpen komertzialik izango.
–Getxophotok eskubidea du indarkeria sexistak, LGTBIfobikoak edota arrazistak sustatzen dituzten argazkiak baztertzeko.
–Partaidetza doakoa da, zabala, ez dauka leihaketa izaerarik eta arau hauen ezagutza eta onarpena suposatzen du.

*Baimenak eta eskubideak

–Egile-eskubidea artistaren esku egongo da.
–Irudia bidaliz, parte-hartzaileek baieztatzen dute aurkeztutako lanaren egile eta egile eskubideen jabe direla, eta haien lana ez dela inoren pribatutasuna, egile-eskubideak edo beste edozein eskubide urratzen.
–Irudia bidaliz, parte-hartzaileek bermatzen dute irudietan edo aurkeztutako lanetan agertzen diren pertsona guztien (edo adingabeen kasuan legezko tutorearen) baimena dutela irudiak erakusteko eta argitaratzeko, termino eta baldintza hauetan deskribatzen den moduan.

*Datu pertsonalak

–Parte-hartzaileak onartzen du bere izen-abizenak, jaioterria eta dagokion URLa bere bidalketarekin batera argitaratu ahal izango direla.
–Izena emateko eta bidalketa prozesuan emandako datu personal guztiak antolatzaileek hautaketa eta kudeaketa helburuetarako gordeko dituzte, baita modu anonimoan estatistika helburuetarako ere.
–Parte-hartzaileak onartzen du bidalketak artxibatu egingo direla, hautatuak izan ala ez. Baimen hori posta elektronikoz bertan behera utzi ahal izango da (getxophoto@getxophoto.com helbidera idatziz). Baimena kentzen bada, dagokion irudia hautaketa prozesua amaitu ondoren ezabatuko da.

Laguntzaileak: