•Mapa/ordutegia
Gogoan izan, Getxophoton aire zabalean zein areto barruetan erakusketak daude:
EXT.: Instalazioak aire zabalean ikusgai 24 orduz.
INT.: Barruko erakusketak, ordutegiak begiratu.
••Mapa eta ordutegia
••Jardueren egutegia
•Ibilbideak zure neurrira

Nº1 Osoa: 3km/4h
Jaialdiaren jarraitzaile sutsua baldin bazara, hauxe da zurea: erakusketa guztiak ikusteko ibilaldia. Mapan adierazitako zenbakiak jarraituko ditzakezu edo zure kaxara joan (15.a eta 16.a izan ezik).
Nº2 Hondartza: 800m/1h
Txonbo eder bat itsasoan, RECizozki freskagarri bat dastatzea eta zenbait erakusketa ikustea erabat bateragarriak dira. Bestelako paseoa hondartzatik.
•12 Igogailua (INT. + EXT.)
•13 Ereagako lorategia (EXT.)
•Gelati! Gelati! REC izozkia
•14 Punta Begoña Galeriak (INT.)
Nº3 Erdigunea: 1,5km/2h30
Hiri giroa; erakusketak Algortako erdialdean. Guztia oso hurbil oinez.
•1 Kultur Etxea (INT.)
•2 Correos (EXT.)
•3 Gizarte Zerbitzuak (EXT.)
•4 Azoka (INT.)
•5 Azokaren aurrealdea (EXT.)
•6 Zabala eskola (EXT.)
•7 Liburutegia (EXT.)
•8 Zubiri etxea (EXT.)
•9 Amezti Aretoa (INT.)
•10 Algortako Kasinoa (EXT. + INT.)
•11 Gasolindegia (EXT.)
Nº4 Areeta eta Romo: 1km/45min
Getxoko auzo hauetan paseo bat ematea gomendatzen dizugu. Gainera, Bizkaia Zubian amai dezakezu gure REC izozkia dastatzen! Plan ederra.
•15 Romo Kultur Etxea (INT.)
•16 Hizkuntza eskola (EXT.)
•Gelati! Gelati! REC izozkia
Nº5 Familian: 800m/1h30
Ordutegiaren presio barik, familian egiteko gomendatutako ikustaldia. Ah, eta gogoan izan, txakurrak ongi etorriak dira gurean.
•13 Ereagako lorategiak (EXT.)
•12 Igogailua (EXT. + INT.)
•11 Gasolindegia(EXT.)
•4 Azoka (INT.)
•2 Correos (EXT.)
•6 Zabala eskola (EXT.)
Bonus Track:
•10 Algortako Kasinoa (EXT. + INT.)
•14 Punta Begoña Galeriak (INT.)
Ez ahaztu Jaialdian familian bisitatzeko materiala deskargatzea : ). Info Puntuan ere lor dezakezu.
••Pistak eta jolasak
•Irisgarritasuna
Getxophotoko erakusketak irisgarriak dira mugikortasun urriko pertsonentzat, Amezti aretoa (9. zk., mapan), Algortako kasinoa (10. zk., mapan) eta Punta Begoña Galerietan (14. zk., mapan) kokatuta daudenak izan ezik.
Mugikortasun murriztua edo entzumenekoa baduzu, +34 946.576.475 telefonora dei dezakezu, eta zure bisitarako aukerekin lagunduko dizugu.