•Nola heldu
Getxophotora hurbiltzeko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dizugu. Hona hemen aukera batzuk:
•Metroz
Bilboko erdigunetik, 25 minutu inguru.
· Algortako geltokia (irteera Telletxe kaletik): hainbat instalazio daude inguruan eta Getxophoto Jaialdiko Info Puntua 150 metrora baino ez dago.
· Neguriko geltokia: 15 minutuz ibili Ereagako hondartzaraino. Bertan, lorategietan eta Punta Begoñan dauden erakusketak ikusi ahal izateko.
· Areetako geltokia: Erromo Kultur Etxeko eta Hizkuntza Eskolako erakusketak ikustera hurbil zaitezten animatzen zaituztegu.
•Autobusez
Bizkaibus
·Linea A3411 Bilbao – Getxo – Azkorri hondartza
·Linea A3414 Bilbao – Getxo (Artxandako tuneletatik)
·Linea A3451 Las Arenas/Areeta – Armintza
·Linea A3471 Getxo – Cruces/Gurutzeta
·Linea A2151 Las Arenas/Areeta – Larrabetzu
·Linea A3422 Las Arenas/Areeta – Berango (CC. Artea)
·Linea A2161 Puente Colgante/Bizkaia Zubia – UPV/EHU
·Linea A2162 Santa María Getxo/Andramari – UPV/EHU
·Linea A3338 Muskiz – Barakaldo – Las Arenas/Areeta
•Bizikletaz
Bizikletaz Getxora iristeko ibilbideak
Pobeñatik Portugaleteraino (Bizkaiko zubia zeharkatu eta Bilbo – Getxo ibilbidea jarraitu)
Barakaldotik Getxoraino
Bilbotik Getxoraino
Leioatik Getxoraino
Sopelatik Getxoraino
•Trenez
Abando geltokira heldu (Bilboko erdigunean)
Metroarekin konexioa geltokian bertan.
•Hegazkinez
Loiuko nazioarteko aireportua
Bilboko erdigunearekin bus konexioa (Moyua plaza)
Metroarekin konexioa Moyua plazan bertan.
•Autoz
Autoz bazatoz, kontuan izan TAO dagoela Algortan, Ereagako hondartzan eta Portu Zaharreko aparkalekuan. Aukera bat da metro-linean zehar dauden disuasio-aparkalekuetan aparkatzea eta handik metroa hartzea.