•RYBN.ORG
LASTER
•RYBN.ORG

•The Great Offshore

Web_25_RYBN_01
Web_25_RYBN_02
Web_25_RYBN_03
Web_25_RYBN_04
Web_25_RYBN_05

RYBN.ORG kolektibo frantziarraren The Great Offshore (Offshore handia) proiektu dokumental zabala da, eta legearen radarretik kanpo diharduten munduko finantzen barrenean murgiltzen da, Londreseko City-an, Suitza, Liechtenstein, Dublin, Bahamak, Zipre, Kaiman uharteak, Malta edo Luxenburgo bezalako lekuetan.

Proiektuak, dokumentu eta objektuez gain, paradisu fiskaletan kontuak dituzten enpresen lokalizazio zehatzen irudi ugari biltzen ditu, Ikerketa Kazetarien Nazioarteko Partzuergoak (ICIJ) filtratutako 800.000 kokapenen artean. 2013ko Offshore Leaks delakoen ondoren –2 milioi dokumentu eta 130.000 offshore kontu argitaratu zituzten–, beste filtrazio batzuk etorri ziren, hala nola Falciani Zerrenda, 130.000 ustezko zerga-iheslari seinalatu zituena, edo Panamako Paperak, Erdialdeko Amerikako paradisu fiskalean enpresak ezartzen espezializatutako bulego baten dokumentuak argitaratu zituztenak. Getxophoto dela eta, RYBN.ORG kolektiboak datu-base horiek zeharkatzeko garatutako sistema ere erakusten da: The Great Offshore inspirazio situazionistako GPS prototipo bat da, bilakaera psikogeografikoak proposatzen dituena paradisu fiskaletan kontuak dituzten konpainien helbideen bila. Argazkiak Wilfried Bartolirenak dira.

Teknologia eta programazioaren diziplina arteko kolektiboa, 1999an Parisen sortua. Kolektiboak teknologiaren eta ekonomiaren arteko harreman konplexuak esploratzen ditu diziplinarteko ikerketen bidez. RYBN.ORG-ek kapitalismoaren azken eta kaltegarrien formak ikertzen ditu, hala nola maiztasun handiko merkataritza (Antidatamining), zibereskatologia (Data Ghosts), offshore finantza-sareak (The Great Offshore), adimen artifiziala (Human Computers), jabetza intelektualaren hedapena (IPPI) eta kapitalismo mota guztiak (Capitalismsxit). Ikerketa berri bakoitzak mugarri bat gehitzen du, kapitalismo teknologiko garaikidearen eraldaketen mapa osatuz. RYBN.ORG-en artelanak sistema eragile akastunen, artxibo kokatuen edo ibilbide gidatuen formak hartzen dituzte. RYBN.ORG-ek The Great Offshore (UV editions, 2021) eta Algoffshore (Set Margins’/Rrose, 2024) argitaratu ditu.


Barruko instalazioa

•RYBN.ORG
•The Great Offshore

9 zenbakia mapan
Lekua: Amezti aretoa
Helbidea: Amezti 6, Algorta
Ordutegia: Asteartetik ostiralera 17:30–20:30
Larunbatak 11:00–14:30 / 17:30–20:30
Igandeak 11:00–14:30

•Artistak