•Friends
2018an, Nvidia adimen artifizialaren erraldoiak proiektu bat aurkeztu zuen, une horretan mundu guztiari zientzia fikzioa iruditu zitzaiona. This Person Does Not Exist (Pertsona hau ez da existitzen) izenburupean, inoiz existitu ez diren pertsonen aurpegiak ausaz eta mugarik gabe sortzeko sistema bat da, Interneten gordetako profil guztietatik abiatuta diseinatuak, arraza, adin, genero edo beste edozein ezaugarri fisikoren arabera sailkatuta. Friends-en (Lagunak), Marc Leek ikerketa hau hartzen du abiapuntutzat esperientzia murgiltzaile bat sortzeko, sare sozialetan ditugun interakzioen bertsio gehiegizko eta distopiko bihurtzen dena. Lagun-oldea, aurpegi berriekin beti, bakoitza bere izen-abizenekin, AAk sortua eta erabiltzailea inguratzen duen giza itxurako masa bihurtua.
Friends-ek ironiaz hitz egiten du online edukien fidagarritasun eskasari eta sare sozialetan profil faltsuak ugaritzeari buruz. Izan ere, haien funtzionamendua opakua izan arren eta pribatutasuna babesteko araudiak sistematikoki bete ez arren, harremantzeko, komunikatzeko eta munduari buruz informatzeko ingurune pribilegiatuak bihurtu dira.
•
1969an Knutilen, Suitza, jaioa, Marc Lee Zurich-en bizi den artista multimedia da, eta instalazio interaktiboaren, Internetaren, performancearen eta bideoartearen esparruetan lan egiten du. Hitzaldiak eta tailerrak ematen ditu arteari eta arte digitalari buruzko hainbat eskoletan, besteak beste, CAA Hangzhou, Strelka Mosku, SIVA Shanghai, MMCA Seul eta ZHdK Zurichen. Bere lana denbora errealean prozesatutako instalazio audiobisualetan, programazio informatikoan, errealitate areagotuan (AR), errealitate birtualean (VR) eta aplikazio mugikorretan oinarritzen da. Bere obra museo eta arte digitaleko erakusketa garrantzitsuetan erakutsi da, hala nola ZKM Karlsruhe, New Museum New York, MMCA Seul, ISEA Gwangju eta Paris, Transmediale Berlin eta Ars Electronica Linz-en. Sari ospetsuak jaso ditu, besteak beste, Expanded Media Award for Network Culture Stuttgart (2024), Pax Art Award Basilea (2021), Netart Award Hamburgo (2008) eta Transmediale Award (2002). Artistaren lana zenbait bildumetan dago, besteak beste, Suitzako Konfederazioaren Arte Bilduma Federalean (Bernan), HeK-en (Basilean), Fotomuseum-en (Winterthur-en) eta ZKM-en (Karlsruhe-n).

Barruko instalazioa eta online
•Marc Lee
•Friends
9 zenbakia mapan
Lekua: Amezti aretoa
Helbidea: Amezti 6, Algorta
Ordutegia: Asteartetik ostiralera
17:30–20:30
Larunbatak 11:00–14:30 / 17:30–20:30
Igandeak 11:00–14:30
Laguntzailea:
