•John Divola
LASTER
•John Divola

•Dogs Chasing My Car in the Desert

Web_25_Divola_01
Web_25_Divola_02
Web_25_Divola_03
Web_25_Divola_04

John Divola argazki dokumentalaren erreferentea da. 90eko hamarkadan, Morongo Valleyko basamortuan isolatutako etxeei argazkiak ateratzen zizkien bitartean, askotan txakurrek zaunka egiten zioten, ziurrenik, bere autoa kilometrotara entzun zutenek, alegia. Dogs Chasing My Car in the Desert (Txakurrak nire autoaren atzetik basamortuan) ustekabeko topaketa horretatik sortu zen, eta Divolak, arte kontzeptualaz interesatuta, erregistro-metodo sistematiko bihurtzen du, 35 mm-ko kamera batekin eta sentsibilitate txikiko zuri-beltzeko film batekin hornituta. “Txakurra hurbiltzen ikusten nuenean, enfokatu eta esposizioa finkatzen nuen. Esku bat bolantean, bestearekin kamera leihotik ateratzen nuen, batzuetan argaki-film oso bat erabili arte”.

Basamortuan, giza begiarentzat espazio huts gisa interpreta daitekeena, elementuen garrantzi bisuala aldatu egiten da eta guztiak hartzen du nolakotasun existentziala. Horregatik, txakurrak eta kamerak dantza zinetiko abstraktu batean elkartuta diruditen serie honek, indar bisual minimo baina sendoarekin berraktibatzen du argazki dokumentalaren historiatik bereizi ezin den galdera, hau da, zerk merezi duen erregistratua izatea.

Los Angelesen (AEB) jaioa 1949an, John Divolak Californiako State University-n gradua eta University of California-n masterra ikasi zituen, azken honetan Robert Heinecken argazkilaria irakasle bezala izanda. Divola argazkigintza eta arte irakaslea izan da hainbat erakundeetan, besteak beste, California Institute of the Arts-en (1978-1988), eta 1988tik aurrera arte irakasle gisa aritu da University of California-n. 1981eko eta 2017ko Whitney Bienaletan parte hartu zuen, eta 2013an hiru atzera begirako erakusketa egin zituen: Los Angeles County Museum of Art-en, Santa Barbara Museum of Art-en eta Pomona College Museum of Art-en. 1975etik aurrera, Estatu Batuetan, Japonian, Europan, Mexikon eta Australian egin diren hainbat erakusketetan erakutsi du bere lana: Los Angeles County Museum of Art-en, Houston Museum of Fine Arts-en, San Francisco Museum of Modern Art-en, Walker Art Center-en, Art Institute of Chicago-n, Tate Modern-en edo Fondation Cartier pour l’Art Contemporain-en, Parisen, besteak beste. Argitaratu dituen liburuen artean Continuity, Isolated Houses, Dogs Chasing My Car In The Desert eta Three Acts daude. Bere lana hainbat bilduma entzutetsuren parte da, hala nola MET, Museum of Modern Art, Whitney Museum of American Art, San Francisco Museum of Modern Art, Paul Getty Museum, V&A, Tate eta Centre Pompidou de Paris.


Barruko eta kanpoko instalazioa

•John Divola
•Dogs Chasing My Car in the Desert

12 zenbakia mapan
Lekua: Ereagako igogailua
Helbidea: Ereagako kaia 20 eta
Maria Kristina parkea
Ordutegia:
Astelehenetik igandera 9:00–23:00

•Artistak