•Estampa
LASTER
•Estampa

•Paisanajes

Web_25_Estampa_01
Web_25_Estampa_02

Aurten ere, Getxophotok Kutxa Fundazioarekin kolaboratu du bere Fototeka argazki-artxiboa eraldatuz. Artistak gonbidatzen ditu Kutxatekako bilduma digitalean oinarritutako proiektu bat egitera eta, oraingo honetan,  gonbidatua Estampa kolektiboa izan da, adimen artifizialeko tresnen bidezko programazio subertsibo eta sortzaileko estrategietan espezializatua, hala nola algoritmoak eta datuak ateratzeko sistema automatikoak, informazio-bolumen handietan modu ikusezinean jarduten dutenak.

Haien proposamena Fototeka artxiboaren kontrako interpretazioa da. Argazkietan behin eta berriz agertzen diren jarreren detekzioan oinarrituta –garaiko herritarren bereizgarri ziren posatuak, keinuak eta beste gorputz-posizio batzuk–, Estampak irudi finkoak mugimenduan dauden irudi bihurtzen ditu. Fikziozko koreografia edo “kronoargazki” honek artxiboa bereganatzen du zinema esperimentaleko pieza posible bat sortzeko abiapuntu gisa, gorputzak eta espazioa betetzeko moduak hainbat garai historikotan zehar lotzen dituen ariketa filmiko hedatu bat.

Estampa ikus-entzun esperimentalaren eta ingurune digitalen arloetan lan egiten duen egile, programatzaile eta ikertzaileen kolektiboa da. Haien praktika ikus-entzunezko teknologien hurbilketa kritiko eta arkeologikoan, adimen artifizialaren tresnak eta ideologiak ikertzean, eta animazio esperimentalaren baliabideetan oinarritzen da. Estampa Roc Albalat, Pau Artigas, Marcel Pié, Marc Padró eta Daniel Pitarch-ek osatzen dute. Hautatuak izan dira deialdi nazional eta nazioartekoetan, eta arte-zentro ugaritan parte hartu dute, hala nola CCCBn (Marte. El espejo rojo, 2021; IA. Inteligencia artificial, 2024 eta Experimentos con el archivo del CCCB, 2024), Madrilgo Sala de Arte Joven (Un cambio de paradigma, 2024), Singapurreko ArtScience Museum-en (Mars: The Red Mirror, 2023), Valentziako CCCCn (Biennal 2064, 2023), Bartzelonako La Virreina Centre de la Imatge-n (Biennal 2064, 2022), La Capella-n (Lo que es posible y lo que no, 2022), Tabakaleran (Inmaterial Jaialdia, 2021), Foto Colectànian (DONE 4, 2020), besteak beste. Berriki jaso dute Premi Ciutat de Barcelona Kultura digitalaren arloan.


Barruko erakusketa eta online

•Estampa
•Paisanajes

4 zenbakia mapan
Lekua: Azoka
Helbidea: Torrene 4, Algorta

Online
Hemen ikusi proiektua

Laguntzailea:

•Artistak