•Shelter
Anna Barearen Shelter (Aterpea) lanak irabazi zuen LOB-en (; Lagun Onenak Betiko 😉 2024ko edizioan, Getxophoton urtero egiten den argazki eta arte bisualen eskolen topaketa. Argazkigintzaren alorretik DIY (zuk zeuk egizu) metodoen inguruan egindako ikerketa bat da proiektua, aurpegi-ezagutza teknologiekin konektatutako bideozaintza-kameren funtzionamendua engainatzeko. Maskarak, ileordeak, zinta itsaskorra edo linternak bezalako eguneroko objektuak erabiliz, distortsioak sortzen dira aurpegietan, ezagutezin bihurtzeraino, eta akatsak eragiten dituzte sisteman.
Aurpegia ezagutzeko teknologiak datu-baseetan gordetako milioika aurpegiren irudiz baliatzen dira, kasu askotan pertsonen baimenik gabe eta haiek ezer jakin gabe. Irudi horiek maila, arraza edo bestelako sesgoak erreproduzitzen dituzten irizpideen arabera sailkatzen dira, eta bideozaintzako kamerek erregistratzen dituztenekin alderatzen dira, delitu edo arau-hausteen susmagarriak diren pertsonen zerrendak ezartzeko. Giza eskubideak defendatzen dituzten erakundeentzat, teknologia horiek oinarrizko printzipioen aurka egiten dute, hala nola errugabetasun-presuntzioaren aurka, benetako frogarik gabeko akusazioak edo kondena-epaiak bultzatzen baitituzte, algoritmoek emandako emaitzetan soilik oinarrituta.
•
Esparregueran (Bartzelona) jaioa 2002an, Anna Barea argazkilaria da. Gizartearen mugak aztertu eta hauek muturreko distopia mailara eramaten espezializatua dago. Txikitatik erakutsi zuen argazkigintzarekiko interes sakona, eta horrek Institut d’Estudis Fotogràfics de Catalunya-n (IEFC) ikastera eraman zuen. Bere ibilbidea modako erretratuan hasi zen, baina laster erabaki zuen bere intereseko beste gai batekin lan egitea: gizartearen alderdirik eztabaidagarriak. Gaur egun, gizartearen arazo konplexuen inguruan ikertzea eta esperimentatzea ahalbidetzen duten proiektu berrietan dihardu, batez ere erabilera legitimoaren eta teknologiaren abusuaren arteko oreka lausoa denean. Shelter seriea Estatuko eta Portugaleko LOB (; Lagunik Onenak Betiko ; ) argazki topaketaren laugarren edizioan aukeratu zen, Getxophoto 2025 edizioan erakusteko.
Barruko instalazioa
•Anna Barea
•Shelter
1 zenbakia mapan
Lekua: Algortako Kultur Etxea
Helbidea: Villamonte A8, Algorta
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera
11:00–14:00 / 18:00–21:30
Larunbatak 10:00–13:00