•Parque Natural
Parque Natural parke naturalen hamabi argazkiz osatutako seriea da. Edo, hobeto esanda, parke natural batek izan behar duen itxuraren ideia estereotipatu batean oinarritutako hamabi irudiz. Baliabide digitalez osatua, egilearen inguruko argazkiak, hondo urdin kroma eta efektu bereziak konbinatuz, Aisek existitzen ez diren paisaiak eraikitzen ditu, artearen historian, mitologian edo zientzian sortutako eta paisaia-pinturaren bidez argazki-kulturara transmititutako kode bisualak behin eta berriz erabiliz. Erretratatzen duguna beste nonbait ikusi dugunaren oroitzapenaz bustita dago.
Serieak ironizatu egiten du irudi estandarizatu horien gainean –mendi tontor akatsik gabea, ur-jauzia duen laku bukolikoa, palmondoz inguratutako ilunabar klasikoa–, eta irudi horiek beren buruen erreplika egiten dute postal bat balira bezala. Parke naturalaren kontzeptua bera kritikatzen du, enklabe idiliko eta kapsulatu gisa ulertuta, monumentu bihurtutako paisaia balitz bezala, ingurumen-errealitatearekin zerikusi gutxi duena. Izan ere, gaur egungo natura hobekien irudikatzen duen irudia ez da ez Cervino mendiaren gailur ikonikoa, ezta enegarren eguzki sarrera tropikala ere, baizik eta sutan dagoen basoarena.
•
1971n Bilbon jaioa, José Ramón Ais artista plastikoa da. Arte Ederretan graduatua EHU/UPVn, Eskultura Doktoretza ikastaroak eman ditu unibertsitate berean. Lorategiak diseinatzeko prestakuntza Itsasmendikoin, Eusko Jaurlaritzako nekazaritza-eskolan ikasi du. Bere obran paisaiarekin lotutako kontzeptuekin hausnartu eta esperimentatu egiten du, hala nola eraikuntza eta irudikapena. Hainbat espazio artiskikoetan erakutsi du bere lana, Madrilgo Lorategi Botanikoan, BilbaoArte Fundazioan, PhotoEspaña – Festival Off, Erromako Espainiako Errege Akademian, Azkuna Zentroaren Forma Artistiko Berrien Bienalean, Avileseko Niemeyer Zentroan, La Casa Encendidan, Parisko Palaisde Tokyon, Metzeko Ecole de Beaux Arts-en, Gasteizko Artiumen eta Donostiako Artelekun, besteak beste. Era berean, José Ramón Aisek zenbait erakusketa komisariatu ditu, Irakeko Kurdistanen, Huescan, Erroman, Habanan edo Ganten. Prospettiva (Caniche Editorial), Decorativa System On (BilbaoArte) eta Dramas en el Jardín (Belleza Infinita argitaletxea) liburuak argitaratu ditu.
Kanpoko instalazioa
•José Ramón Ais •Parque Natural
13 zenbakia mapan
Lukua: Ereagako lorategiak
Ordutegia: 24 ordu