•Carlos Idun-Tawiah
LASTER
•Carlos Idun-Tawiah

•Hero, Father, Friend

Web_25_Idun_Tawiah_01
Web_25_Idun_Tawiah_02
Web_25_Idun_Tawiah_03
Web_25_Idun_Tawiah_04

Hero, Father, Friend (Heroia, aita, laguna) izeneko lan honetan, Carlos Idun-Tawiah-k aitaren irudimenezko biopic bat egiten du harekin bizitzea gustatuko litzaiokeen egoeretan oinarrituta, horrela aitaren oroitzapena gorde ahal izateko, argazkiek norbaiten gabeziaren ordezko gisa jarduteko duten gaitasun hori gogora ekarriz. Oroitu nahi ditugun uneak gorde eta behin eta berriro haiengana itzultzeko aukera ematen diguten talismanak.

Getxophotoko azken Open Call irabazleen artean dagoen Idun-Tawiah-rentzat, gogoratzen duguna eta hurrengo belaunaldira ondare gisa iristen dena memoria berreraikia da beti. Fikzioa eta errealitatea, iragana eta oraina, benetako oroitzapenak eta familia-albumetan, zinemaren kulturan edo Afrikako herri-artxiboetan inspiratutako irudien errekreazioak nahastuz, Idun-Tawiah bere eszenen egilea eta irudimenezko subjektua da aldi berean. Horiekin guztiekin bere historia pertsonala berridazten du, eta, aldi berean, kultura beltzeko aitatasunari buruzko memoria kolektibo bat ere bai, bere ustez behar bezala dokumentatu ez den memoria baita. “Istorio bat kontatzeko kamera bat hartzen dudan bakoitzean, nire komunitatearentzako zerbitzu gisa ikusten dut, ez gaur egun bizi direnei soilik eskaintzen diedana, baizik eta baita datozen belaunaldiei ere, gure bizitzak nolakoak izan diren jakin dezaten”.

1997an Takoradin (Ghana) jaioa, Carlos Idun-Tawiah Accran bizi den argazkilari eta zinemagilea da. Afrikako argazki-artxibo zabalak inspiratuta, artistak mugimenduan dauden pertsona beltzen bizitzen paisaiak islatzea eta berrirudikatzea du helburu. Modako argazkigintzan duen esperientzia dela eta (Vogue, GQ eta Harper ‘s Bazaar), haren argazkiek kutsu garaikide eta estilizatua dute. Idun-Tawiah-k arte azoka eta erakusketa askotan erakutsi du bere lana, besteak beste, Art Basel Miamin (2022 – 2023), Phillips Auction, Londresen (2023), Paris Photon (2023), Art Toronton (2023), The Armory Show, New Yorken (2023) eta Les Rencontres d’Arlesen (2023). Carlosek hainbat sari irabazi ditu, horien artean, Contemporary African Photography Prize (2023), British Journal of Photography OpenWalls Arles Prize (2023), Belfast Photo Festival Spotlight Award (2023) eta Palm Photo Prize People ‘s Choice Award (2021) daude.


Kanpoko erakusketa

•Carlos Idun-Tawiah
•Hero, Father, Friend

2 zenbakia mapan
Lekua: Posta Bulegoa
Helbidea: Torrene 6, Algorta
Ordutegia: 24h

Laguntzailea:

•Artistak