Info orokorra
2021.eko irailaren 1etik 26ra
Doako sarrera
GETXOPHOTO Nazioarteko Irudi Jaialdia Getxon egiten da. Ez ohiko formatu, euskarri eta espazioen erabilpena sustatzen du nazioarteko ikus-kontalarien lanak iraila osoan zehar erakusteko.
GETXOPHOTO hirian zehar paseatzeko eta erakusketetan zehar ordu gutxitan barneratu ahal izateko pentsatuta dago. Nagusiki aire zabalean kokatutako instalazio eta erakusketak dira, beraz ikusleek hauek ikusteko eta erritmoa aukeratzeko askatasuna dute. Gainera, ibilbide ezberdinak proposatzen ditugu ikusleen behar eta denboretara egokitzeko: umeekin bazatoz eta egun osoa edo denbora gutxi izatekotan.
Erakusketa guztiak doakoak dira eta Jaialdiak ikusle guztiontzako jarduerak eskaintzen ditu, bai zale bai profesionalentzako, irudiarekin esperientzia bat bizi nahi duen ororentzat.

Nola heldu
Garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dizugu eta Algortara metroz heldu. Erraz joan zaitezke leku guztietara.
Metroz
Algorta geltokia, Getxon (Telletxe irteera)
Bilboko erdigunetik, 25 minutu inguru
Trenez
Abando geltokira heldu (Bilboko erdigunean)
Metroarekin konexioa geltokian bertan
Bizikleta
Bilbo – Getxo ibilbidea
12,3 km; 50 minutu inguru
Getxobizi bizikleta publikoen mailegua ere erabil dezakezu
Hegazkinez
Loiuko Nazioarteko Aireportua
Bilboko erdigunearekin bus konexioa