Mapa eta ordutegiak
Deskargatu erakusketen mapa, ibilbide desberdinetako proposamenak (familian edo kostaldetik) eta eman begiratua egutegiari hilabete osoko jarduerekin!
Info Puntua
(Amezti 4, Algorta)
Asteartetik ostiralera 18:00 – 21:00
Larunbatak 11:00 – 14:30 / 18:00 – 21:00
Igandeak 11:00 -14:30
Jaialdiari buruzko informazio guztia aurkituko duzu hemen, eta gainera, Alejandro “Luperca” Moralesen instalazio delikatua, Juarez Artxiboa; Marco de Mutiisek IAri buruz egin duen zuzeneko ikus-entzunezko esperientzia, Photographies without Photographer edo Rosa Menkman &Ted Davisen web interaktiboa, DCT Encryption Station.
Eta ez ahaztu Carles Murillok egindako 8 azal desberdin dituen edizio honetako liburua eta Recycling Getxophoto-ko piezak, aurreko edizioko olanatan inprimatutako eta amantal, poltsa edo loreontzi bihurtutako argazkiak berrerabiltzeko programa. Zure zain gaude!

Irisgarritasuna
Getxophotoko erakusketak irisgarriak dira mugikortasun urriko pertsonentzat, Info Puntuan (Amezti 4), Amezti Aretoan (Amezti 6) eta Punta Begoñan (Ereaga kaia 6) daudenak izan ezik.
Mugikortasun murriztua, entzumen- edo ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzako arreta: bisita egiteko aukera guztiak azalduko dizkizugu. Deitu 946 576 475 telefono zenbakira.
Zer egin dezakezu
-Ekarri zure ur-botila, Jaialdiren mapan adierazitako iturrietan bete dezakezu. Ura ondasun urria da, arduraz erabili behar da.
-Bisitan zehar hondakinak sortzen badituzu, ez ahaztu edukiontzietan behar bezala bereiztea.
-Ez dituzu zure sarrerak inprimatu behar; ekarri formatu digitalean mugikorrean eta paperezko hondakinak aurreztuko dituzu.
-Gure egunkarian Jaialdiaren programazio osoa ikusiko duzu. Hartu etxera eraman edo beste pertsona batzuekin partekatu behar baduzu. Eskerrik asko!