Jasangarritasuna

GETXOPHOTO jaialdiak ingurumenean daukan inpaktua murrizteko, jasangarritasun-plan zehatza garatu dugu, eta, horren bidez, Eusko Jaurlaritzaren Erronka Garbia erakundeak gurea EKITALDI JASANGARRIA aitortzea lortu dugu. Hona hemen hartu izan ditugun neurrietako batzuk:

Garraio publikoa eta ohitura osasungarrien sustapena


Hurbileko iturrien seinalaztapena


Material inprimatuen murrizketa, digitalak sustatuz


Inprimaketan tinta ekologikoen erabilpena


Inprimatutako olanen berrerabilpena


Erosketa berdeak eta sozialki arduratsuak


Azpiegitura desmuntagarriak eta berrerabilgarrien erabilpena


Aire zabaleko aisialdia, kulturarekiko interesa eta familian jarduerak egitearen sustapena

Recycling

Berrerabilpena eta eraldaketa. Horixe da erakusketa amaituta erakusgai egon diren argazkiak birziklatzearen helburua. GETXOPHOTOn parte hartu duten egileen argazkien zatiak  pieza original bilakatzen dira.

Zaindutako eskulana birziklapena eta lan munduan txertaketa lantzen duten enpresen eskutik egiten da, oraingoan Bilboko Liburkiren eskutik.

Kolaborazio ezberdinak martxan jarri ditugu arte eremu ezberdinetako artistekin, besteak beste Amaya Arzuaga, Antiatoms eta Potipoti.

Online dendan daude salgai.