Hezkuntza

Hezkuntza programak bisitariak edukiei modu zabalagoan hurbil daitezen erraztu nahi du, ibilbide eta materialen bidez parte-hartze autonomoa, gogoeta eta sormena sustatu nahi ditu.

Programa hau ume, familia, gazte, heldu, gizabanako eta taldeei, zale eta profesionalei zuzenduta dago.

Ibili – goizeko bisitak

Ez dago Jaialdia ezagutzeko modu hoberik erakusketak gure lankide Beñat Romerarekin ikuskatzea baino.

Ibili – gaueko ibilbideak

Esku-argien laguntzaz, artisten lanei hurbiltzeko modu berri bat proposatzen dizugu.

Ibili – GETXOPHOTO por

Ez dira argazkilariak, ezta irudian adituak ere, baina ziur gaude haien Jaialdiaren programazioaren ikuspuntua asko interesatuko zaizula.

Ibili – GETXOPHOTO express

Jaialdiaren aurtengo edizioa 20′-tan testuinguruan jarri eta orientatzeko aukera ematen dizugu. Ez dago galtzerik.

Elkarrizketak – Ali Eslami

False Mirror hurbiletik ezagutzea proposatzen dizugu, Ali Eslami artista autodidaktak sortutako hiri birtuala.

Familiak – sormen tailerra

Phillippe Ug-en robotei buruzko liburu zoragarrietan inspiratuz etorkizuneko eszenatoki eta hitzak asmatuko ditugu pegatina, artazi, post it eta liburuak erabiliz.

Lab – Kaiola esperimentazioa museoan

Bilboko Euskal Museoa sormenerako estudio bihurtuko da. Museoaren artxibo eta bildumara gaur egungo begiradaz hurbilduko gara.

GETXOPHOTO taldeentzat


Jaialdia pixka bat hobeto ezagutu nahi duten talde edota enpresei zuzenduta, haientzat propio diseinatutako ibilbideak eskaintzen ditugu. Idatzieiguzu

Laguntzailea