Irisgarritasuna

GETXOPHOTOko erakusketak irisgarriak dira mugikortasun urriko pertsonentzat, Info Puntuan (Amezti 4, Algorta) eta Amezti Aretoan (Amezti 6, Algorta) daudenak izan ezik.

Mugikortasun murriztua, entzumen- edo ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzako arreta: erakusketa edo jarduera baterako irisgarritasunari buruzko zalantzarik baduzu, deitu lasai asko 946 576 475 telefonora eta bisita egiteko aukera guztiak jakinaraziko dizkizugu.