Instalazio interaktiboa
•Multi-fotomatoia
Lekua: Algortako Kasinoa
Helbidea: Basagoiti 47, Algorta
Ordutegia: Ostirala 17:30–20:30
Larunbata 12:00–15:00 / 17:30–20:30
Igandea 12:00–15:00

Algortako kasinoan, getxotarren topaleku eta aisialdirako bilgunean, egongo da Getxophotok Images Veveyrekin elkarlanean sortutako instalazio interaktibo hau. Multi-fotomatoian publikoak esperimentatu eta bere “erretratu anizkoitza” egin ahal izango du. Asmamen teknikoaren eta azokako entretenimenduaren erdibidean, Multi-fotomatoia ispilu-sistema batean oinarritzen da eta pertsona baten erretratua hainbat angelutatik egiteko aukera ematen du. Zatoz, ez zaizu damutuko.
Laguntzailea:
