Matthias Ley
LASTER
Matthias Ley

Empty Promises

Web_23_Ley_01
Web_23_Ley_02
Web_23_Ley_03
Web_23_Ley_04
Web_23_Ley_05

Hirietan normalizatu egin dugu ia espazio hutsik ez egotea. Begiratzen dugun tokian, gure ikuseremua gure arreta eskatzen duten estimuluz beteta dago, eta gehiena publizitateak betetzen du. Iragarkiak gure espazio mentalaren okupazio sotil baina iraunkor gisa funtzionatzen duen hiri-paisaiaren beste elementu bat dira. Hala ere, 2013. urtean egindako Empty Promises seriean, Matthias Ley argazkilari alemaniarrak alderantzizko prozesua erakusten du. Izan ere, atzeraldiaren eta euskarri digitalen gorakadaren ondorioz, Tokioko kaleak publizitate-hesi zuriz betetzen hasi dira.

Leyren ustez, lan hau publizitatearen promesa faltsuen kritika bat da, baina baita ekialdeko kulturaren hutsuneari buruzko iruzkin bat ere, bere arkitekturan eta funtsezko testu budistetan agertzen den ideia bat, hala nola Sutra de la Esencia delakoan. Ikuspegi horretatik, publizitate-hesi bat zuri ikustea ez da krisiaren sinonimoa, desokupazioarena baizik. Gure adimena askatzen duen eta beste estimulu batzuekiko sentikor bihurtzen duen erresistentzia-keinu bat.

1965ean jaio zen Bavarian, Alemanian, eta Munich eta Seul artean bizi eta lan egiten du. Matthias Leyk ekonomia ikasi zuen Wuerzburgen eta ondoren Kyotora joan zen bizitzera, Japoniara. Argazkilari laguntzailea izan zen Photo Studio 103an, Osakan, eta 1993tik argazkilari independente gisa lan egiten du aldizkari, argitaletxe, egunkari eta enpresentzat. 2008az geroztik, argazkigintza dokumental artistikora bideratzen du bere lana, eta Asiako megalopolietako eguneroko bizitzari buruzko proiektu pertsonalak egiten hasten da, banakoen ordez hiri-paisaia ardatz hartuta. Bere lana Hego Korea, Japonia, Alemania eta Italiako galeria, arte-zentro eta erakundeetan erakutsi da, banaka eta taldeka.


BARRUKO INSTALAZIOA

6 – MATTHIAS LEY
Empty promises

LEKUA: Zabala Ikastetxea
HELBIDEA: Zabala 3

Laguntzailea:

Artistak