Maider Jiménez
LASTER
Maider Jiménez

Aquí ninguén fala diso

Web_23_Maider_01
Web_23_Maider_02
Web_23_Maider_03
Web_23_Maider_04

Gure bizitza helburuz betetzeko, jomugak lortzeko eta espektatibak betetzeko obsesioak, norberarenak eta besterenak, pertsonalak eta profesionalak, guztioi eragiten digu, baina bereziki gazteenei, etengabeko lehiaketa-eskakizunean harrapatuta baitaude. Maider Jiménezek Aquí ninguén fala diso –LOB 2022 argazki-eskolen topaketarako hautatutako proiektua– seriean etorkizuneko perspektibek eragiten duten ziurgabetasunari heltzen dio.

Bere jatorrizko hiria, bizi-aldaketako une batean itzultzen dena, monotoniaren sinonimoa da berarentzat, horma baten ikuspegian laburbiltzen duen sentimendua. Hormarena. Harri eta burdinazko bi kilometro, zazpi metroko altueran, beti hor egon direnak, zerumugako ikuspegia ixten, eta orain begi berriekin ikusten dituenak. Harresiak zalantza eta frustrazio une horiek adierazteko metafora gisa balio dio, baina baita ibilbide-aldaketaren sinbolo gisa ere; izan ere, askotan, etenaldi-garai horiek hausnartzeko eta erabakiak hartzeko beharrezko ikuspegia ematen dute. Remedios Zafra El entusiasmo (2017) sormen-lanaren antsietateari buruz ongien hausnartu duen saiakeretako baten egileak dioen bezala, “ez dago pentsatzeko astirik gabeko pentsamendurik”.

1992an Gasteizen jaioa, Maiderrek Ilustrazio-titulua lortu zuen Gasteizko Arte eta Diseinuko Goi Eskolan, eta Argazkigintzako masterra du Lens Arte Bisualen Eskolan. 2011n Madrilgo IEDren Total Design beka jaso zuen, eta 2020an Lens Eskolako MAPA bekan finalista izan zen. Haren lana hainbat espaziotan erakutsi izan da: Control Club (Londres), The Hive (Londres), IMTA Jiutepec (Mexiko), Montehermoso Kulturunea (Vitoria-Gasteiz), Detrás do Marco (Vigo) eta Zuloa (Vitoria-Gasteiz). Bere lana Esto es un cuerpo, If you Leave, ERRR Magazine edo Anormalmag aldizkarietan ere argitaratu da. Comando Apache kolektiboaren El Monstruo del Lago Ness eta Las simples cosas argitalpenetan ere kolaboratu du Laura C. Vela, Helena Goñi eta Laia Sabatérekin batera.


AIRE ZABALEKO INSTALAZIOA

6 – MAIDER JIMÉNEZ
Aquí ninguén fala diso 

LEKUA: Zabala eskola
HELBIDEA: Zabala 3, Algorta


AIRE ZABALEKO INSTALAZIOA

MAIDER JIMÉNEZ
Aquí ninguén fala diso 

LEKUA: Algortako metroaren geltokia

Artistak