The Knifethrower
Izugarrizko kontzentrazioa, exekuzio zehatza, errore-marjina minimoa. Gaur egungo distrakzioaren antipodetan dagoen egoera mentalik bada, labana-jaurtitzaileena da. Helburu bakarrera bideratuta, edozein distrakziotatik at, mugimendu erraz eta zehatzekin eta arreta-maila maximoarekin, gorputza eta espiritua milimetrora sinkronizatuta, arrisku handiko malabarismoan espezializatutako artista, non edozein akats zorigaiztokoa izan baitaiteke, ezin da onartu ez presarik ez multitarearik. Euren zen-jarrera inspirazio bat da.
80ko hamarkadan ateratako argazki hau Hannah Collinsek egindako serie bati dagokio. Hainbat alorretako profesionalak gonbidatu zituen bere estudiora euren lanak egiten ari ziren bitartean erretratatzeko. Iragarki horietako bati erantzun zion Moskuko Zirku Handi Estataleko labana-jaurtitzaile honek, Londresera iritsi berritan.
1956an Londresen jaioa, Hannah Collins, Almeria eta bere jatorrizko hiriaren artean bizi da. Argazkilaria eta zinemagilea, Slade Shool of Fine Arts-en ikasi zuen Londresen eta Estatu Batuetan Fulbright bekari esker. Kaliforniako Unibertsitateko irakaslea eta Frantziako Le Fresnoy Studioko eta Londresko Royal College of Art-eko irakasle gonbidatua izan da. Bere lanak sari aipagarriak jaso ditu, hala nola 1993an Turner Saria, 1991n European Photography Award Saria, 2004an Olympus Award Saria eta 2015ean Hannoverreko Sprengel Museum-ek emandako Spectrum International Prize for Photography Saria. Bere lana mundu osoan zehar erakutsi da museo, arte-zentro, azoka edo erakunde garrantzitsuenetan, hala nola Centre Pompidou, Paris Photo, SFMoma, Tate Gallery, Centre National de la Photographie, Centre d ‘Art Santa Mònica, Artium, Somerset House, Walker Art Museum, Fundación Tàpies eta Camden Centre.

AIRE ZABALEKO INSTALAZIOA
8 – HANNAH COLLINS
The Knifethrower
LEKUA: Daduena Etxea
HELBIDEA: Ribera 8-10, Algorta