Cocinando historias de patatas
Bazkaltzeko ordua eguneroko atseden-une bat da, une labur batez bada ere, eguneroko frenesia mahaiaren inguruan gelditu egiten den parentesia. Baina janaria nortasun pertsonala eta kolektiboa adierazten duen kultura-bektore garrantzitsua ere bada. Cocinando historias de patatas-ek patata hartzen du haritzat elikagaien eta kultura gastronomiko ezberdinen historia translokalak iragan kolonialarekin nola uztartzen diren eta geure burua eta besteak nola irudikatzen ditugun galdetzeko.
“Patata esaten duzunean, erantzuna autobiografia bat izaten da askotan”. Ana Núñez Rodríguezek Latinoamerika eta Europa artean bizi izan duen migrazio-esperientziatik sortu da proiektua, eta elikagai bidaiari horri lotutako testigantzak, pasadizoak, errezetak eta memoriak biltzen ditu, munduan oso leku ezberdinetan berezko sentitzen den elikagaiari buruzkoak, alegia. Emaitza “errezeta transatlantiko” bat da, eta lurraldearen ideiari buruz hausnartzen du, espazio politiko edo geografiko bat gehiago den aldetik. Lurraldea, bizitza-historia horien guztien ikuspegitik, leku narratibo gisa ere agertzen da: espazio mental bat, mapako leku bat bezala.
Lugon jaio zen 1984an, eta Espainia eta Kolonbia artean bizi eta lan egiten du. Argazkigintza Dokumentaleko eta Sorkuntza Garaikideko ikasketak egin zituen IDEPen (Bartzelona), Argazkigintzako graduondoko ikasketak Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean, eta Argazkigintzako eta Gizarteko maisutza Hagako Royal Academy of Art-en (KABK). 2020an, Kolonbiako Arteen Institutu Distritalaren proiektu editorialetarako beka jaso zuen. Beka horretatik abiatuta, Flor de roca liburua argitaratu zuen. 2020–2021 urteetan Lighthouse-n parte hartu zuen, Fotodok-en (Utrecht) etorkizuneko talentuentzako programan, eta 2022an FuturesPhotography-n, Europako argazkilari berrien plataforman, parte hartzeko hautatua izan zen, FUTURES 2022rako izendatu zuen Der Greif argazkilaritza garaikideareko erakundeak, eta FFoco-ren (Coruñako Argazkilaritza Jaialdia) Premio Editorial de Fotografía Documental Galega saria jaso zuen. FOAM (Amsterdam), Photo Ireland (Dublin), Festival Circulations (Paris) edota Food Culture Days biurtekoan erakutsi ditu bere lanak, bakarka zein taldean. Bere lana, besteak beste batzuen artean, Foam Magazine, GUP Magazine, Yet Magazine, Fisheye, El Malpensante, Jot Down edo C-41 Magazine aldizkarietan argitaratua izan da.

BARRUKO INSTALAZIOA
1 – ANA NÚÑEZ
Cocinando historias de patatas
LEKUA: Azoka
HELBIDEA: Torrene 4, Algorta