Open Call

Deialdi honek mundu osoko artista bisualei beren lana Jaialdiaren hurrengo edizioan (2021eko irailean) erakusteko aukera eskaintzen die. Partekatu izango da 15. edizioan jorratuko den gaia.

Jaialdiak sortzaileak deialdi honetan parte hartzera animatu nahi ditu, bai argazki, bideo, instalazio, performance, zein arte digital edo ikusizko beste edozein lanekin.

Cristina de Middel –argazkilaria–, Mariama Attah –Open Eye Gallery Photography Museumeko (Liverpool) komisarioa–, Jon Uriarte –Photographers’ Galleryko komisario digitala– eta Gwen Leek –Singapurreko Nazioarteko Argazkilaritza Jaialdiaren (SIPF) zuzendari eta sortzaileetako bat– osatutako nazioarteko epaimahaiak Jaialdian erakutsiko diren 3 proiektu irabazle aukeratuko ditu.

Izen-emateak (20€ proiektuko) Picter plataformaren bidez baino ezin izango dira egin; bertan, oinarriak, ohiko galderak eta parte hartzeko baldintzak kontsulta daitezke. Epaimahaiaren nazioarteko izaera dela-eta, informazio guztia ingelesez igo beharko da halabeharrez.

Epaimahaia

Cristina de Middel
Argazkilaria eta Magnum Photos-eko kidea

Bere lanak argazkigintzak egiarekin duen harreman anbiguoa aztertzen du. De Middelek 2012ko The Afronauts lan ospetsua sortu zuen. 13 liburu baino gehiagorekin, Cristina De Middelek hainbat naziotan erakutsi izan ditu bere lanak, eta sari eta izendapen ugari jaso ditu, besteak beste, PhotoFolio Arles 2012, Deutsche Börse Saria, New Yorkeko Center of Photographyren Infinity Saria eta Espainiako Fotografia Sari Nazionala.

Mariama Attah
Open Eye Gallery Photography Museumeko (Liverpool) zuzendari artistikoa

Argazki-komisarioa, editorea eta irakaslea, interes berezia dauka ikusizko istorioetan. Argazkigintza eta ikusentzunezko kultura ahots isilduak eta zapalduak ezagutzaera emateko bide gisa ulertzen ditu. Foam Magazineko editorea izan zen. Honen aurretik, Photoworks aldizkariko zuzendari artistikoa izan zen eta Brighton Photo Biennialeko barne programak eta ekitaldiak garatu eta sendatzeaz arduratzen zen. Aldi Berean Photoworks Annual aldizkariko urteko editorea ere izan zen.

Jon Uriarte
Artista, The Photographers’ Galleryko komisario digitala eta GETXOPHOTOko zuzendari artistikoa.

Argazkilaritza ikasi zuen Bartzelonan eta Nueva Yorkeko ICPn. PhotoEspaña eta Madrilgo Europear Unibertsitatearen master bat gauzatu zuen Proiektu eta Teoria Artistikoetan. Bere lana zentro eta galeria ugaritan egon da ikusgai, bakarkako eta talde erakusketetan, Madrilen, Donostian, New Yorken, Berlin edo Bartzelonan esaterako. Widephoto plataforma independentearen fundatzailea izan zen, eta hiru urtez Foto Colectaniaren DONE programa kontzeptualizatu eta koordinatu zuen. Egun Londresen bizi da, non The Photographers’ Galleryn komisario digital moduan diharduen.

Gwen Lee
Singapore International Photography Festivalaren (SIPF) zuzendaria eta sortzailea

SIPFeko zuzendaria, DECK sortu zuen, argazkilari, liburutegi eta gazteentzako programentzat argazkigintzarako espazio independentea. 2013ra arte Singapurreko 2902 Galleryko zuzendari izan zen. Leek hainbat argazki-erakusketa egin ditu Asian, besteak beste Flux Reality – Chinese Contemporary Photography, Margins: drawing pictures of home edo Daido Moriyamaren Singapurren egindako lehenengo bakarkako erakusketa.

Egutegia

2020ko abenduaren 15a: deialdia irekitzea
2021eko otsailaren 10a: deialdiaren amaiera
2021eko martxoaren 1a: proiektu finalisten iragarpena
2021eko martxoaren 4a: proiektu irabazleen iragarpena
2021eko iraila: erakusketa Getxophoto Jaialdiaren 15. edizioan

2020ko Open Call-aren irabazleak

Felipe Romero Beltrán Reducción

Thaddé Comar How was your dream?

Agnieszka Sejud HOAX

George Georgiou Americans Parade

2019ko Open Call-aren irabazleak

Haley Morris-Cafiero – The Bully Pulpit

Jaakko Kahilaniemi – Past-it

Federico Estol – Héroes del brillo

Claudia Gori – The Sentinels: Electrosensitivity in Italy

Ezio D’Agostino – NEOs

2018ko Open Call-aren irabazlea

Max Pinckers – Margins of Excess

Laguntzailea