ZURE ETXEAN, 19,99€ BAINO EZ!

Gallery.Delivery

Zure artista gogokoenak etxean! Bilakatu zure etxea arte-galeria denbora batez eta ezagutu inguruko zortzi artistaren lanak. Sebastian Schmiegen proiektua, komisariotza lanak eta banaketa MawatreSen eskutik.

Eskatu orain!

Etxera eramateko talde-erakusketa honekin, Sebastian Schmieg artistak eta MawatreS komisarioak banatzaileen rolari buelta ematen diote, riderra bitartekari bihurtuz, banaketako motxila kubo zuri, merkantzia hausnarketarako tresna, eroslea subjektu aktibo eta entregaren helbidea espazio kultural. Hitz batez, ordu betean zure etxea arte-galeria bilakatu dezakezu eta, nahi izanez gero, piezaren bat erosi. Hau bai hau pagotxa!

Artista parte-hartzaileak: Alain Urrutia, Gala Knörr, Ismael Iglesias, Jone Elorriaga, Jorge Isla, Liben Svaart, Mikel Erkiaga y Yohnattan Mignot.


ARTISTA

Info Puntua

1 zenbakia mapan
Amezti 4