WHATSAPPEKO TALDEA

Alerta vecino!

Blanca Muntek proiektu hau garatu du Alerta Mira-sol artistaren beraren proiektua oinarri hartuta. Online proiektu esperimentala da, eta herritarren zaintzarako txatetan dauden dinamika sozialak aztertzen ditu.

Hartu parte!

Egin bat eta hartu parte herritarren zaintza-sare batean, mundua leku seguruagoa izan dadin!

Alerta vecino!-n parte hartzen baduzu, zure etxea babesteko tresnak eskuratu ahalko dituzu, saretutako herritarren komunitate batekin lankidetzan. Hilabetez, zure etxea eta maite dituzun pertsonak salbu mantentzeko teknika errazak ikasiko dituzu, beste pertsona batzuei laguntzen diezun bitartean. WhatsAppeko Alerta vecino! taldean doan eta libreki sar zaitezke, zaintza elkarlanean garatzen duten auzotarren talde bat da, deslokalizatua eta spamik gabea. Sar zaitez txatean. Bertan, tresnak eta informazio praktikoa jasoko dituzu, eta ariketa errazak egin ahal izango dituzu zure telefono mugikorra erabiliz, arriskua prebenitzen laguntzeko. Bilakatu ezazu zure etxea, eta besteena, leku segurua!

*Taldea irailaren hasieran aktibatuko da, baina izen-emateak badaude irekita.


ARTISTA

Info Puntua

1 puntua mapan
Amezti 4