Lankidetzak

Jaialdiak bere lankidetza-sarea hedatzen jarraitzen du bertoko zein atzerriko elkarte, eragile eta erakundeekin harremanak sendotuz. Hauxek dira aurten egin ditugun lakidetzak:


Filmin

Chantal Ackerman, Harmony Korine, Ettore Scola, Spike Lee, Basilio Martín Patino, Lucrecia Martel edota gure Agnès Varda maitagarria. Aurten, Filmineko gure lagunen zinema plataforman ere gozatu dezakezu Jaialdia. Sartu, Getxophoto kanala bilatu eta egin bat modu desberdinetan elkarbanatzearen ideian pentsarazi diguten istorio eta filmekin.


Sebastian Schmieg, Gallery.Delivery

Goethe Institut

Oraingoan etxera eramango dizugu erakusketa! Goethe-Institutekin dugun lankidetzari, Alemaniako kultur erakunde entzutetsuari, esker, erakusketa, pizza bat izango balitz moduan, etxera eramango dizugu, Gallery.Deliveryrekin.

Gallery.Delivery, x MawatreS
Sebastian Schmieg


Apian, 2400 A.K.A. – 1853 A.K.O.

Pro Helvetia

Suitzako kultur fundazio honek aspaldian babesten du GETXOPHOTO. Aurten Apian taldearen Hives 2400 A.K.A. – 1852 A.K.O. euren laguntzarekin ekarriko dugu bertara.

Hives 2400 A.K.A. – 1852 A.K.O.,
Apian


Lebohang Kganye, Ke Lefa Laka

Kutxa Kultur

Kutxa Kultur Fundazioarekin elkarlanean Donostiaraino goaz. Tabakalerako euren egoitzan erakusketa antolatu dugu.

Ke Lefa Laka,
Lebohang Kganyeren erakusketa


Anti, Elisava

Elisava

Elisava Pompeu Fabra Unibertsitateari (UPF) atxikitako zentroa da, Bartzelona eta Europako unibertsitaterik ospetsuenetako bat. Diseinuaren, ingeniaritzaren eta komunikazioaren arloetan espezializatutako graduko, masterreko eta graduondoko unibertsitate-ikasketak eskaintzen dituzte.

Instagrameko iragazki hau Getxophotorako propio egin dute Raúl Goñi eta Santi Grauk, eskola honetako ikasle diren Carla Carrasco, Carla de la Torre, Daniel Verano, Sofia Tarragona eta Laura Badíarekin batera.


Juno, Las dos hebras

PH Museum

Erakusketa antolatu dugu PHmuseum-ekin batera. Las dos hebras lanak hainbat sari irabazi ditu.

Las dos hebras,
Juno.


Shelli Weiler, Enjoy House

Picter

GETXOPHOTOren Nazioarteko Open Call-a Picter plataforma alemaniarraren babes teknologikoarekin egin izan da. Mundu osoko artistek aurtengo gaiari buruzko euren lanak bidali dituzte. Lau irabazle izendatu dira:

Zahara Gómez Lucini & Las Rastreadoras del Fuerte- Recetario para la memoria
River Claure – Warawar wawa
Shelli Weiler – Enjoy House
E
tinosa Yvonne – It’s all in my head


Juno, Las dos hebras

Fnac

Luzaroan aritu gara Fnac-ekin elkarlanean. Juliana Gómez Quijano kolonbiarraren lana Bilboko eta Donostiako Forumetan aurkitu ahal izango duzu irailean zehar.

Las dos hebras,
Juno


Argazkia: Liset Chávez

Mara Mara

Iazko harrera ona eta gero, Mara Mara hazkuntza espazioak Jaialdira familian etortzeko materiala osatu du jolas, lagungarri eta ideia dibertigarriekin. Laster jaitsi ahal izango duzu webgune honetan edota gure Info Puntuan lortu.

Punto info


Caleidoscopio

Caleidoscopio Helena Goñik 2020an sortutako argazkigintza garaikideari buruzko online programa da. 2021ean, sinergiak batuz, aurtengo Caleidoskopio edizioan Helena Goñi eta Begihandik (Getxophoto Festibalaren bultzatzaileak) elkarrekin lan egitea erabaki dute, Getxolanen laguntzarekin.


Punta Begoñako Galeriak

Punta Begoña Galeriak Getxoko Ereaga kaian daude, eta hala Bizkaiko nola Euskadiko XX. mendeko eraikinik garrantzitsuenetariko bat dira. Nabarmentzekoak dira galerien erabilera berezia, kokagune paregabea eta haietan erabilitako teknologia.

Itxialdia antolatu dugu bertan, Elkarbanatu ideiaren inguruan sakondu, hausnartu eta hitz egiteko.