TAILERRA

Instadeath

Roc Herms eta Daniel Moreno Roldán-ekin
Noiz: Irailak 4, larunbata
Ordua: 16:00 – 20:00
Non: Romo Kultur Etxea (Santa Eugenia Plaza 1)
Prezioa: 10,00 €
Lekuak: 10

-Burututako jarduera-

Instadeath momentuan hiltzea da, Instagrametik arrastorik utzi gabe desagertu aurreko azken klika. Instadeath eutanasia moduko bat da. Zeremonia kolektibo bat, kide izan nahi ez izateko, alde egiteko erabaki korapilatsua danon artean gauzatzeko.

Instagramekin harreman gatazkatsuak eduki baina konpontzeko gai ez diren pertsonei lagundu nahi die Daniel Moreno Roldanek eta Roc Hermsek zuzendutako erakunde honek. Saio honetan, sarean dugun presentziari buruz hausnartu dugu, bizitako uneak gogoratu ditugu eta talde-terapia egin dugu deskonexio-prozesu horri indarrez eta erabakitasunez aurre egiteko.

Hala ere, amildegira iristean jauzi egitera ausartu ez bazara, ez duzu zertan kezkatu behar. Alderantziz. Zure zintzotasuna txalotua izango da eta bidaian zehar zure konpainia eta hausnarketa eskertua. Instadeath-ek ez ditu sare sozialak deabrutu nahi, baina bai bere sakontasun ilunetan barneratu.


Roc Herms Pont
1978an, Gary Thuerkek eta bere laguntzaileak, Carl Gartleyk publizitate helburudun lehenenego mezu elektroniko masiboa bidali zuten, Advanced Research Projects Agency Network (edo Arpanet) delakoaren 393 erabiltzailerengana iritsiz, beranduago SPAM bezala ezagutuko zenaren lehen adibidea bidali zutela jakin gabe. Urte berean, 9.000 kilometro pasatxora, jaio zen Roc Herms. 28 urte geroago, argazkigintzaren bidez nola ikasi ikasiko du, eta Internetekin, bideojokoekin eta giza espeziea jasaten ari den digitalizazio-prozesuarekin duen interesa batuko dio. Erakusketa kolektiboetan erakutsi ditu Joan Fontcubertakbere lanak: From Here On (Centre d ‘Arts Santa Mònica, Bartzelona) eta Fotografía 2.0 (Círculo de Bellas Artes, Madril). Besteak beste, Noorderlicht Photo Festival (Holanda) eta Platine Festival (Alemania) ere erakutsi izan ditu bere lanak.

Daniel Moreno Roldán 
1990ean Bartzelonan jaioa, artista eta musikaria da. Ingurune digitalen zaharkitzea, nostalgia eta behin-behinekotasuna jorratzen ditu bere lan berrietan, eta baita artxibistika eta Interneten kontserbazioa ere. Bere proiektuak erakutsi ditu: Granota Polly (Bombon Projects, Bartzelona), Goodbye, My Sunny Child (SWAB, Bartzelona) eta Assumpte: una forta intució (MNAC, Bartzelona). Bideojokoetan interesa duen pertsonek osatutako Videojocs Klubeko kide eta sortzaileetako bat da, entretenimenduaz haratago, bi hilean behin Hangar-en biltzen dena. SOSUN.dance musika elektronikoko proiektuaren partaidea da, eta ordenagailuak eta bideo-kontsola zaharkituak erabiliz abestiak sortzen ditu.