BISITAK

Getxophoto Por

Noiz: Irailak 11, larunbata (eus, es): Yogurinha Borova (artista)
Irailak 18, larunbata (eus): Alaia Martin, Imanol Uria (bertsolariak)
Irailak 25, larunbata (es): Cristina Lizarraga (Belakoko abeslaria, artista, aktibista)
Ordua: 19:00 – 20:30
Prezioa: 5€

Aurtengo edzioko artistak txango gogoangarri batean ezagutu nahi badituzu, halabeharrez eman behar duzu izena jarduera honetan. Bisita-programa honetan Jaialdiaren lau lagunek erakutsitako proiektuei buruzko euren ikuspuntu personal eta interesgarriak azalduko dizkigute. Jarri zaitez Yogurinha Borova, Alaia Martin, Imanol Uria eta Cristina Lizarragaren eskuetan eta euren erakusketarik gogokoenak ezagutu.

11 LARUNBATA (eus, es): Yogurinha Borova (artista, abeslaria, performer)

Yogurinha Borova pertsonaia 1994. urtean jaio zen Bilboko Cabaret Transformista talde baten altzoan. Bertan 19 urte eman zituen lanean espektakuluak eskaintzen, ezkongaien agurretan parte hartzen, Bilboko jaiak animatzen edota LGBTIQ+ mugimenduari babesa ematen. Bere bakarkako ibilbidea izugarri aberatsa da, esaterako Zinegoak eta Berlinale jaialditean parte hartu izan du eta makina bat jai eta ikuskizunetan ere bai. Zinema, telebista eta antzerkian egin du lan, zeinetan ikusle nagusi zein haurrentzat pertsonaiak sortu dituen, beti ere aniztasuna eta errespetuaren gaiak jorratuz.

Bestetik, Yogurinha Borovak (Eduardo Gaviña) hamazazpi sari jaso ditu bere argazki lanengatik, horien artean aipagarriena, Premio Nacional de Arte INJUVE 1998 izanik. Gaur egun, musikagintzan murgilduta dabil batez ere –euskaraz zein gaztelaniaz abesten du– eta askotariko gaiak jorratzen ditu, gai sozial sakonak zein garrantzi gutxikoak. Nekaezina eta ipurterrea, Yogurinha Borovak errespetuz, dibertsitatez eta kolorez beteriko mundu baten alde lanean dihardu egunik agun.

18 LARUNBATA (eus): Alaia Martin eta Imanol Uria (bertsolariak)

Alaia Martin Etxebeste 1987. urtean jaiotako oiartzuar bertsolaria da. Ikusentzunezko Komunikazioan lizentziatua, zinemagintza eta irratigintzaren alorrean. EITBko Euskadi Irratiko Zubiak, Barrubiak eta Herritmia programen gidoigile eta esataria, Martin telesailean gidoigile jardundakoa, Sautrela saioan aritua, Leihoen afasia antzerki kronika liburuaren egilea, iritzi-emailea eta Bertsozale Elkartearen Transmisio proiektuan irakaslea.

Imanol Uria 1993. urtean jaiotako algortar bertsolaria da. Fisikako ikasketak burututa, datuen zientziarekin erlazionatutako enpresa batean egiten du lan. Txikitan hasi zen Sanikolas Ikastolan bertsotan, eta ordutik Algortako Bertsolari Eskolako partaide aktiboa da. Plazan, txapelketa zein sariketetan ibiltzen da kantuan, eta baita eskualdeko bertso-ekitaldi ezberdinen antolakuntza taldean ere. 

25 LARUNBATA (es): Cristina Lizarraga (Belakoko abeslaria, artista, aktibista)

1992an Bilbon jaioa, Cristina Lizarragak Arte Ederrak ikasi zituen EHUn eta Ikerketa Artistikoko Masterra UCMn (Madril). Belako musika taldeko abeslari, teklatu jotzaile eta letragilea da, Pikara Magazinek argitaratutako Quítame La Culpa fanzinearen egilea, frantses eta marrazki irakaslea, erretratugilea, enpleguaniztuna eta aktibista bisexuala ahal duenean.


SNACKS

Jaialdiko playlista!

Entzun ezazu Spotifyn.