Hezkuntza

Hezkuntza programa bisitariak edukiengana modu zabalagoan hurbil daitezen sortutako programa da, ibilbide eta materialen bidez parte-hartze autonomoa, gogoeta eta sormena sustatu nahi dituena. 

Programa hau ume, familia, gazte, heldu, bakarrik zein taldeka doazenei, zale eta profesionalei zuzenduta dago. 

Nerea Mandiolak zuzentzen du bisita-programa.

Ibili
Goizeko bisitak

Ez dago Jaialdia ezagutzeko modu hoberik erakusketak gure lankide Nerea Mandiolarekin ikustea baino.

Ibili
Gaueko bisitak

Esku-argien laguntzaz, artisten lanei hurbiltzeko modu berri bat proposatzen dizugu.

Ibili
Getxophoto Por

Jaialdiaren lau lagunek erakutsitako proiektuei buruzko euren ikuspuntu personal eta interesgarriak azalduko dizkigute.

Hamaiketako

Partehartzaileek Hamaiketakoa egin ahal izango dute sortzaile hauekin. Asmoa da berba egitea, elkar ezagutu, kezkak partekatu, galdetzera ausartu…

Familiak. Zure bisitarako lagungarriak

Mara Mara proiektu pedagogikoak familientzako oso material dibertigarria osatu du: galderak, ideiak, jolasak eta Jaialdia beste begi batzuekin ikusteko hainbat lagungarri.

Hizketaldia

Zatoz Now You See Me Moria hurbilagotik ezagutzera, Moriako (Lesbos irla, Grezia), errefuxiatuen esparru europarreko, eguneroko bizitza erakusten duen eta han bizi duten egoeraz kontzientzia piztu nahi duen proiektu kolaboratzailea.

Taldeentzat

Jaialdia pixka bat hobeto ezagutu nahi duten talde edota enpresei zuzenduta, haientzat propio diseinatutako ibilbideak eskaintzen ditugu. Idatzieiguzu

Familientzako bisitak

Familian egiteko ibilbide berezia, Mara Marako lagun baten eskutik. Jolasa eta ideiak uztartuz, Jaialdiko erakusketa batzuetan zehar ibilaldi laburrak egingo dituzu. Ez ezazu galdu!

Transparency

Ezer galdetu nahi? Jaialdiaren inguruan dudak dauzkazu baina ez dakizu non eta noiz argitu? Gardentasunerako saio honetan geurera gonbidatzen zaiugu, izan ditzazkezun galdera guztiak erantzuteko. Trikimailu barik.

Colabora

2021eko edizioa