Gaia

Elkarbanatu, Jon Uriarteren eskutik

Garraiobideen eta komunikazio-teknologien garapen globalak mundu erabat interkonektatua eta interdependentea eratu du. Pertsonen, komunitateen eta botere publiko eta pribatuen arteko elkarrekintza azkarragoa eta iraunkorragoa duen nazioarteko agertokia. Informazioaren eskuragarritasunak eta migrazio-fluxu handiek planeta-kontzientzia moduko bat sortu dute, batetik, kulturak hurbilduz edo harreman eta helburu komun berriak ezarriz, eta, bestetik, gero eta handiagoak diren desberdintasun ekonomikoak, aurreiritzi ideologikoak eta politika erreakzionarioak agerian utziz.

Eszenatoki berri honetan, teknologia-, gizarte-, kultura- eta ingurumen-fenomeno batzuk elkarbanatzearen nozio tradizionala eguneratzen ari dira. Eskuzabaltasunean eta integrazioan oinarritutako elkartasunaren ideia komunitateen arteko hierarkiak ezartzen ditu. Bide horizontalak eta errespetuzkoak, bizikidetzan oinarritutakoak eta desberdintasuna ospatzen dutenak aldarrikatzen dituzten mugimenduek elkartasunaren ideia hau aldatzen ari dira. Bizi ari garen larrialdi klimatiko globalean, planetako baliabide natural mugatuek nazioz gaindiko erantzunkidetasunerako eta biziraupenerako borondatea eskatzen dute. Egoera konplexu horretan, Interneteko informazioaren liberalizazioak polarizazioa sustatu du, eztabaida publikoen arreta adierazpen-askatasunaren eta zaintza-kapitalismoaren mugetan jarriz. Ondasunen metaketa indibidualak eta pandemia globalaren testuinguruan desderdinarekiko beldurrak zuzentzen duten mundu honetan, partekatzeko eskubideak, beharrak eta erantzukizunak berebiziko garrantzia hartzen dute.

Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiak, bere 15. edizioan, elkarbanatzearen ideiak barneratzen dituen adiera berri horiek aztertzea proposatzen du –instalazio ez-konbentzionalen bidez eta Jaialdiko espazio fisikoan zein digitalean–.

Komisarioa

Jon Uriarte

Hondarribian jaio zen 1980an. Argazkilaritza ikasi zuen Bartzelonan eta Nueva Yorkeko ICP-n. PhotoEspaña eta Madrilgo Europear Unibertsitatearen master bat gauzatu zuen Proiektu eta teoria artistikoetan. Bere lana zentro eta galeria ugaritan egon da ikusgai, bakarkako eta talde erakusketetan, Madrilen, Donostian, Nueva Yorken, Berlin edo Bartzelonan esaterako. Widephoto plataforma independientearen fundatzailea izan zen, eta hiru urtez Foto Colectaniaren DONE kontzeptualizatu eta koordinatu zuen. Egun Londresen bizi da, non The Photographers’ Galleryn komisario digital moduan lanean hasi den.