Zahara Gómez Lucini & Las Rastreadoras del Fuerte

Recetario para la memoria

Azken 15 urteotan, narkotrafikoarekin eta krimen antolatuarekin lotutako 80.000 desagertze baino gehiago eman dira Mexikon. Agintarien utzikeriaren aurrean eta desagertuen gorpuak aurkitzeko asmoz, gizarte zibilak bere kabuz antolatuz erantzun dio egoera honi. Bilaketa-taldeek, oro har emakumeek osatutakoak, inguruak arakatu eta ezkutuko makina bat hobi aurkitu dituzte. Erakunde zibil hauek egindako lan nekezak –sare sozialak erabiltzen dituzte beren jarduera ezagutzera emateko– desagertutako pertsonen gorpuak aurkitu, identifikatu eta senideei itzultzea du helburu nagusi.

Zahara Gomez Lucinik Los Mochis hiriko Las Rastreadoras del Fuerte bilaketa-taldearekin lan egin izan du hainbat urtez. Eurekin batera Recetario para la memoria liburua osatu du, hainbat desagerturen plater gogokoenen errezetak eta argazkiak biltzen dituen argitalpen hunkigarria. Emakume huek euren bilaketak egiteko arakatu dituzten paisaiak ere jasotzen dituen liburu honen salmentaren irabaziak emakumezko talde honekin partekatzen dira. Recetario para la memoria proiektu kolaboratiboa da berez. Gastronomiaren bidez, errealitate desberdinak lotzen dituzten zubiak eraikitzen ditu, eta aldi berean, desagertutako pertsonak eta horien bila dabiltzanen memoria gordetzen du.

Ezagutu Rastreadoras del Fuerte

Las Rastreadoras del Fuerte

Zahara Gómez Lucini

1983an Madrilen jaioa, Espainia, Argentina eta Frantzia artean hazi zen. Interes handia du sormen kolektibo- eta lankidetza-proiektuetan, narratiben eta ekintza alternatiboen eraikuntza sustatzeko. Gaur egun, indarkeria politikoaren istorioak eta paisaiak jorratzen ditu bere lanean. Argazkia eta Soziologia ikasi zituen Pariseko Sorbonne Universitén. 2006tik 2009ra Magnum Photoseko Kultura Sailean lan egin zuen Parisen. Gaur egun Mexiko Hirian bizi da, eta argazkilari freelance gisa dihardu besteak beste Accent, Travel & Leisure, Le Monde, Vice, Life & Style, El Mundo, Think Tank Media eta The Weekender enpresentzat. Irakasle gisa ere aritzen da hainbat erakundetan Mexikon, hala nola Centro de la Imagen, Centro ADM, Escuela Activa de Fotografía eta Escuela F64an.

Las Rastreadoras del Fuerte

Talde hau Sinaloan sortu zen 2014an, Roberto Corrales Medina Los Mochis hirian desagertu eta gero. 130 emakumek baino gehiagok osatzen dute. Ezkutuko hobietan gorpuak baino, altxorrak bilatzen dituzte. Altxor deitzen diete, inoiz aurki ez ditzaten lurperatuta daudenak beren familientzat pertsonarik baliotsuenak direlako. Gaurdaino, 195 pertsonen gorpuzkiak aurkitu dituzte. Las Rastreadoras del Fuerteko kideak indarrezko deasagerzeak eragindako 1504 biktima bilatzen jarraitzen dute Mexikon.


INSTALAZIOA

Recetario para la memoria

Non: Algortako azoka (7. zenbakia mapan)
Helbidea: Torrene 4, Algorta
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera
09:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00
Larunbatak 09:00 – 14:00
Erakusketa aretoan

Artistak