Marina Caneve

Bridges are Beautiful

Gizakiak naturan duen lekua aztertzeko helburuarekin sortua, Natura 2000 sarea erreferentzia gisa hartzen duen ikerketa proiektua da Bridges are Beautiful. Europar Batasunak bultzatua, bertako fauna, flora eta biodibertsitatea babesteko sortutako korridore ekologikoen sarea da Natura 2000. Logika ekologistak lehenesten dituen nazioz gaindiko komunikazio-sistema da hau, estatu bakoitzaren mugen politikei erantzuten ez diena. Zubiak dira sare honetako azpiegitura garrantzitsuenetako batzuk, izan ere, animaliei oztopo arkitektonikoak (autobideak zein errepideak) gainditzen laguntzen die. Aldi berean, hesi eta segurtasun-kamera ugarik animalien zirkulazioa monitorizatu eta kontrolatzen dute, itxurazko mugimendu-askatasuna zalantzan jarriz. Eremu naturalen paisaiak, bidezubien eta beste eraikin batzuen argazkiak eta ikertzaileek jarritako zaintza-kamerek hartutako animalien irudiak biltzen ditu serie honek.

Marina Caneveren lanak gizakiak natura menperatzeko izan nahi duen boteretik sortzen diren tentsioak aztertzen ditu. Horretarako, azpiegituren eraikuntzaren, mugitzeko politika eta askatasunen, eta ingurumenaren zaintzaren arteko harreman kontraesankorrak aztertzen ditu.

Italian jaio zen 1988an eta nazioartean erakutsi du bere lana. MUFOCO, MiBACT, ICCD eta Mendiko Museo Nazionala bezalako erakundeentzat lan egin du eta baita bezero pribatuentzat ere. Marinak bere praktika artistikoa Veneziako argazkigintzako IUAV Masterrean eta Spazio Labòn irakastearekin uztartzen du. Gizartean eta ingurumenean hondamendiek duten erakargarritasuna aztertzen duen diziplina anitzeko CALAMITA/À plataformaren sortzaileetako bat da, eta, 2020tik, MAPSeko kide. Bere azken argazkiliburuak, Are they Rocks or Clouds?, sari ugari jaso ditu, horien artean, Giovane Fotografia Italiana saria Reggio Emilia Europako Argazkilaritzan, Dummy Award saria Cortona On The Moven, Bastianelli saria eta Prix du livre des Rencontres d ‘Arles saria. Bere argitalpen nagusiak honako hauek dira: Are they Rocks or Clouds? (FW: Books), Di roccia, fuochi e avventure sotterranee (Quodlibet/Ghella), The Valley Between Peaks and Stars (Quodlibet) eta The Shape of Water Vanishes in Water (A+Mbookstore).


INSTALAZIOA

Bridges are Beautiful

Non: Ereaga hondartza I (13. zenbakia mapa)
Erakusketa kanpoan

Artistak