Juno

Las dos hebras

Bere ahizpa bikiarekin lotzen duen lotura genetiko eta afektiboa abiapuntutzat hartuta, Juno (Juliana Gómez Quijano) argazkilari kolonbiarrak ibilbide bat proposatzen du pertsonak elkartzen dituen harreman molekular eta sinbolikoaren bidez.

Argazki sorta hau genetikaren historiaz –Rosalind Franklin bezalako zientzialariek garatua, kasu– baliatzen da DNAren irudikapenean arakatzeko, gizakiak garatzeko behar dituen jarraibideak jasotzen dituen molekula, alegia. Helize formako bi kateak, bere egitura osatzen dutenak, erreferentzia sinboliko bezala darabiltza artistak bi gorputzen arteko berezitasunak eta antzekotasunak aztertzeko. Ikerketa zientifikoaren berezko estetikak, denboraz kanpoko erretratuak eta argazki pertsonalak uztartzen dira lan honetan, misterioa, esperientzia, hipotesia eta ebidentzia batzen dituen unibertso bisuala eraikitzeko.

Las dos hebras lanak era askotako irudiak hartzen ditu bere baitan, besteak beste, egilearen eta bere ahizparen diagnostiko molekularren irudiak, ugalkortasun-laborategietan hartutako argazki mikroskopikoak, genetikaren historia artxibatzeko materiala eta antzeko bihurtzen gaituena erakusten duten bestelako argazkiak.

Juliana Gómez Quijano 1985ean jaio zen Medellinen, Kolonbian, eta gaur egun bertan bizi da. Medellingo Universidad Pontificia Bolivarianan Publizitatea ikasi zuen eta 2015ean Madrilgo Lens Escuela de Artes Visualesen Egile-argazkigintzan maisutza egin zuen. Ezagutza zientifikoari buruzko ikerketan eta hausnarketan insteres berezia dauka, eta bertatik zubiak erikitzen ditu bere esperientzia pertsonalekin lotzeko. Bere lana Kolonbia, Espainia, Portugal edo Belgikako hirietan erakutsi du bakarka zein taldeka, eta bere jatorrizko herrialdean hainbat sari jaso ditu.

Laguntzailea:


INSTALAZIOA

Las dos hebras

Non: Containers Portu Zaharra
(12. zenbakia mapa)
Ordutegi: Asteartetik ostiralera 17:30 – 20:30
Larunbatak 11:00 – 14:30 / 17:30 – 20:30
Igandeak 11:00 -14:30
Erakusketa kanpoan eta aretoan

Artistak