Hoda Afshar

Agonistes

Balizko irregulartasunak edota jokabide okerren inguruan atentzioa deitzeko salaketa publikoak mundu osoan notizia izaten dira. Baina gertakizun horiek salatzen dituzten pertsonak babesteko politikak egon arren, salatarien ahaleginak bertan behera geratzen dira gehienetan. Izan ere, hitz egin nahi duten edo egin nahi lukeen edonor isilarazteko kontrol era desberdinak gero eta handiagoak dira. Bitartean, salatariek jaso ditzaketen ondorioak berdintsuak izaten jarraitzen dute: baztertuak ez badira, epaiketa eta kartzela zigorraren mehatxuari aurre egin behar izango diote.

Australian bizi den Iraneko Hoda Afshar artistaren Agonistes lanak migrazio, gazteen atxiloketa, desgaituen arretako eta beste erakundeetako gobernu-langile ohien testigantzak jasotzen ditu. Behargin hauek salaketak egitea erabaki zuten eta orain ondorioak pairatzen ari dira. Euren hondamen personal eta profesionala eta lagunekiko zein familiarekiko harremanen haustura deskribatzen dute irudiek. Euren zori posiblea jakin arren, balizko abusuak ezagutzera emateko erabakiak eta arrazoiek eragindako itoaldi fisiko zein mentala ere islatzen dute argazkiok. Beharginek azaldu dutenaren arabera, atzera egiteko aukera izango balute, hori guztia berriro ere egingo luketela azaltzen dute.

Erretratu fotogrametrikoek eta elkarrizketek osatzen dute lan hau. Nahiz eta bakoitzaren bizipenak desberdinak izan, gizonezko eta emakumezko horien guztien borroka partekatuak egia negargarri bera erakusten dute: erantzunkizunaren eta obligazioaren artean erabakitzearen ondorioz, edota morala eta legearen artean aukeratu beharraren ondorioz, beti ematen den tragedia.

Agonistes lana Melbourneko PHOTO Nazioarteko Argazki Jaialdian erakutsi da 2021ean.

Teheranen (Iran) jaio zen 1983an, eta gaur egun Melbournen bizi eta lan egiten du. Hoda artista bisuala da eta argazkigintza eta arte ederretako eskolak ere ematen ditu Melbourneko Unibertsitatean eta Photography Studies Collegen. Bere obra sarritan erakutsi da nazioartean, bai argitalpen inprimatuetan zein onlineko askotan. National Gallery of Victoria, UQ Art Museum, MUMA Collection, Murdoch University Art Collection, Art Gallery of Western Australia edo Monash Gallery of Art bezalako bilduma publiko eta pribatu ugaritan dago bere lana. Bere ibilbidean zehar, sari ospetsu askotarako aukeratua izan da; 2015ean Australiako Argazki Erretratuaren Sari Nazionala eta 2018an Bowness Saria irabazi zituen. Australiako zortzi artista gazte onenen artean ere aukeratu dute Sydneyko Museum of Contemporary Art-en erakusketa egiteko. Eleven artista, komisario eta idazle australiar musulman garaikideen talde berriaren parte da Hoda. Milani Galleryrekin (Brisbane) egiten du lan.


INSTALAZIOA

Agonistes

Non: Zabala ikastetxea (10. zenbakia mapan)
Helbidea: Zabala 3, Algorta
Erakusketa kanpoan

Artistak