Blanca Munt

Alerta Mira-sol & Alerta vecino!

Alerta Mira-Sol

2019an, Blanca Munt argazkilaria auzoan lapurretak eta jarrera susmagarriak egon zitezkeela zaintzeko eta ohartarazteko auzoko txat batean sartu zen. Mira-sol Sant Cugat del Vallèsen (Bartzelona) kokatutako auzune aberats bat da, estandarizatutako eta hesitutako familia bakarreko etxeek osatua, itxuraz behintzat lasaia eta segurua dirudiena.

Taldeko kide gisa, Muntek txataren hasierako asmoaren eraldaketa esperimentatu eta dokumentatu zuen. Auzokideen arteko tresna autogestionatu, espontaneo eta parte-hartzaile bat zena, balizko erasoen aurrean komunitatea elkartuta mantentzeko sortua, mezularitza-aplikazioaren ezaugarriek, taldearen egitekoarekiko eskatzen zen leialtasunak eta susmo eta paranoiaren dinamikek baldintzatua egotera pasatu zen. Plataformaren beraren diseinuak denbora errealeko elkarrekintza, aparteko edukien testuinguru falta eta komunitate horizontalaren itxurakeria sustatzen ditu, eta ondorioz parte-hartzaileen aurreiritziak bultzatu zituen, irudi partekatuen egiazkotasun zalantzagarria eta gobernantzaren egitura bertikala erdi ezkutuan geratuz.

Alerta Mira-solek hiri-guneko bizimodutik aldendutako arkitekturetan bizi izatearen pribilegioaren eta mezularitza-plataformek sustatutako beldurraren kulturaren artean sortzen diren tentsioak aztertzen ditu.

Alerta vecino! artistak Getxophoto 2021erako propio sortutako online proiektua da, arestian azaldutako lana abiapuntutzat hartzen duena.

Alerta vecino!

Egin bat eta hartu parte herritarren zaintza-sare batean, mundua leku seguruagoa izan dadin!

Alerta vecino!-n parte hartzen baduzu, zure etxea babesteko tresnak eskuratu ahalko dituzu, saretutako herritarren komunitate batekin lankidetzan. Hilabetez, zure etxea eta maite dituzun pertsonak salbu mantentzeko teknika errazak ikasiko dituzu, beste pertsona batzuei laguntzen diezun bitartean. WhatsAppeko Alerta vecino! taldean doan eta libreki sar zaitezke, zaintza elkarlanean garatzen duten auzotarren talde bat da, deslokalizatua eta spamik gabea. Sar zaitez txatean. Bertan, tresnak eta informazio praktikoa jasoko dituzu, eta ariketa errazak egin ahal izango dituzu zure telefono mugikorra erabiliz, arriskua prebenitzen laguntzeko. Bilakatu ezazu zure etxea, eta besteena, leku segurua!

Blanca Muntek Alerta vecino! proiektua garatu du Alerta Mira-sol, artistaren beraren proiektua, oinarri hartuta. Online proiektu esperimentala da, eta herritarren zaintzarako txatetan dauden dinamika sozialak aztertzen ditu.

Blanca Munt Bartzelonan jaio zen 1997an, eta Argazkilaritza eta Baliabide Garaikideetan graduatu zen Bartzelonako irudi eta diseinu Idep goi-mailako eskolan. Bere interesak etxebizitza, arkitektura, periferia, paisaia, erretratu eta gizarte gaietan oinarritzen dira eta beldurraren kultura eta paranoia ikertzen ditu. Bere Alerta Mira-sol proiektuak Fiebre Photobook Dummy Award saria irabazi zuen eta Dalpine Booksek argitaratu berri du. Bere Sòl i Sostre seriea Baix Empordako Mirades Jaialdian erakutsi zen. Gaur egun, komisariotza lanak egiten ditu, Borja Ballbérekin batera, Panorama plataforma digitalean. Bertan paisaiarekin eta lurraldearekin lotutako gaiak jorratzen dituzten proiektu artistikoak ezagutzera ematen dituzte.


INSTALAZIOA

Alerta Mira-sol

Non: Punto Info (1. zenbakia mapan)
Helbidea: Amezti 4, Algorta
Ordutegia: Asteartetik ostiralera 17:30 – 20:30
Larunbatak 11:00 – 14:30 / 17:30 – 20:30
Igandeak 11:00 – 14:30
Instalazioa aretoan


ONLINE EGITARAUA

Alerta vecino!

Online proiektu esperimentala.
Hartu parte!

Artistak