Begoña Salazar

Getxoko albumak

Begoña Salazarrek bere bizitzaren zati handi bat liburuak eskuz sortzen eman du. Getxoko Albumak egin baino lehen, Altsasu, Olazti eta Etxarri-Aranatzi buruzko antzeko argitalpenak egin zituen, herritarrek harekin partekatzen zituzten argazkiak baliatuz eta liburuok, egin ondoren, herri bakoitzeko liburutegi, taberna, zapata-denda eta beste hainbat tokitan eskuragarri ipiniz. Duela 25 urte baino gehiago Getxora bizitzera etorri zenean, Begoña Portu Zaharrari buruzko albumak sortzen hasi zen, bera bizi den auzoari buruzkoak, hain zuzen ere. Orduz geroztik, 200 argitalpen tematiko baino gehiago egin ditu auzo, jai herrikoi edota herriko data historikoei buruzkoak. Ale hauetako bakoitzaren argazkietan denboraren joana erraz igarri daiteke orografian, arkitekturan, ohituretan eta bizilagunen bizitzan.

Artisau-argazkien albumak sortzea eta partekatzea sormen- eta sozializazio-tresna bat da Begoñarentzat, bere inguruan bizi diren pertsonekin harremanetan jartzeko eta esperientziak, pasadizoak eta hausnarketak partekatzeko aukera ematen baitio. Aldi berean, koadernatutako milaka argazkiak Getxoko herri-memoriaren tresna dira, bertako biztanleen irudietatik abiatuta herriaren historia dokumentatzen dute eta.

Altsasun (Nafarroa) jaio zen Begoña Salazar, artisten familiartean. Txikitatik zituen gustuko artisau-lanak. Eskuzko lanak egiteko trebetasun handia zeukan eta gaitasun hau bat etorri zen laborategiko teknikari gisa izango zuen ogibidearekin. Abilezia horiek, urte batzuk geroago, beren argazki-album ospetsuen artisau-lanketa ekarri zuten. Begoña 2005ean hasi zen argazki-liburuak sortzen bere jaioterrian eta, gaur egun, herri honetako liburutegi publikoan kontsulta daitezke. 2009az geroztik, berrehundik gora album sortu ditu Getxori buruz, duela 25 urtetik bizi den herria. Bertan Portu Zaharreko nafarra bezala da ezaguna.

*Fede ona: proiektu hau osatzen duten irudi guztiak artistari utzi zaizkio aldez aurretik baimena emanda, baina argazki hauetakoren batean zeure burua ikusi eta webgunetik kentzea nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan hemen.

INSTALAZIOA

Getxoko albumak

Non: Azokaren aurrealdea (8. zenbakia mapan)
Helbidea: Torrene 4, Algorta
Erakusketa kanpoan


INSTALAZIOA

Getxoko albumak

Non: La zapatería de Pedro (9. zenbakia mapan)
Helbidea: Torrene 7-9, Algorta
Erakusketa aretoan
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 10:00 – 14:00


ONLINE EGITARAUA

Kontsultatu albumak

Artistak