Andrea Muniáin

Fotollamada

Gorputzak sexualizatu eta osatzen diren espazio fisiko eta digitalak imajinatuz, norberak bere buruari argazkiak ateratzeko sortutako instalazio parte-hartzailea da Fotollamada.

Lana zulodun horma handi moduko bat da, bai burua eta bai eskua, telefono mugikorra hartuta, sartzera gonbidatzen gaituena. Hormaren alde batek gimnasio bat irudikatzen du eta besteak hoteleko gela bat; biak tresna digitalekin deformatuak izan dira eta aurrean ispiluak dituzte jarrita. Hotela eta gimnasioa gorputzak sexuaren eta ariketaren bidez sortzen eta konfiguratzen diren espazio gisa aurkezten ditu Andrea Muniáinek. Ispilu ugari izaten dira bi leku horietan, eta gorputzaren islada eskaintzen dute gorputza bera eraldatzen ari den bitartean. Irudi digitalak funtzio hori zabaltzen du, prozesua hilezkortzea ez ezik, prozesua bera eraldatzea eta Interneten publiko egitea ere ahalbidetuz.

Artista nafartarraren lanak gorputzaren gurtzari buruz ironiaz hitz egiten du. Horretarako, praktika sexualak eta ariketa fisikoak gorputzaren identitatearen sorkuntzan eta bere hedapen digitalean duten eragina lotzen ditu.

1994an Tuteran jaioa, Andrea Muniain arkitektoa eta diziplina anitzeko artista da. Digitaltasunaren eta gorpuztasunaren artean indarrean dauden harremanetan jartzen du arreta, eta gorputzen irudikapen digitalaz harago, irudikapen horien osagai politikoa aztertzen du, indarrean dagoen erregimen estetikoa kritikatuz. Gaur egun, bere lana bodyscapesak garatzera bideratuta dago, fisikalitatea eta birtualtasuna lotzen dituzten hurbilketa materialetara, hain zuzen. Andrearen lana kultur erakunde, arkitektura estudio eta unibertsitateekin lotuta dago, horien artean La Casa Encendida, MATADERO, Takk architecture, UTS Sydney edo ELISAVA daude. Egun, ekoizpen materiala eta Alacanteko Arkitektura Eskolako ikertzaile lana uztartzen ditu.


INSTALAZIOA

Fotollamada

Non: Amezti aretoa (2. zenbakia mapan)
Helbidea: Amezti 6, Algorta
Ordutegia: Asteartetik ostiralera 17:30 – 20:30
Larunbatak 11:00 – 14:30 / 17:30 – 20:30
Igandeak 11:00 – 14:30
Erakusketa aretoan

Artistak