Open Call 2020

Getxophotok mundu osoko artistak gonbidatu ditu bere hamalaugarren edizioaren gaiari buruzko haien ikuspegia partekatu dezaten: Kalera!

Nazioarteko hirugarren Open Call honetan 329 proiektu jaso ditugu, munduko 43 herrialde ezberdinetatik bidaliak.

Epaimahaiak, Mirjam Kooiman, Sarah Leen, Emma Lewis eta Jon Uriartek osatua, jasotako proiektuen kalitatea azpimarratu eta 15 artistez osatutako shortlist-a izendatu du. Ondoren Getxophoto 2020-ren parte izango diren 4 proiektu irabazleak aukeratu ditu.

2020ko Open Call-aren irabazleak

Felipe Romero Beltrán – Reducción

Thaddé Comar – How was your Dream?

Agnieszka Sejud – HOAX

George Georgiou – Americans Parade

Shortlist-a

*Orden alfabetikoz

Agnieszka SejudHOAX

Carlos ChavarríaFaçade

Carlo RuscaTuristica

Craig AmesBadges of Dishonour 

Daniel Szalai Stadtluft  

Estampa3409 worker 

Felipe Romero BeltránReducción 

George GeorgiouAmericans Parade

Jakob GanslmeierHaut, Stein

Lars KlingenbergSchlafquartier

Melissa SchriekThe City is a Choreography 

Olya PegovaKunststück

Raisa Galofre & Marvin SystermansConcrete Discontinuities 

Tamara Eckhardt – The Children of Carrowbrowne

Thaddé ComarHow was your Dream?

Epaimahaia


Mirjam Kooiman, Arte historialaria eta FOAM-eko komisarioa
FOAMeko hainbat erakusketen arduradun, Mexiko, Nigeria eta Indonesiako hainbat argazkilaritza plataformekin kolaboratzen du FOAM 3h programaren barne, mundu osoko argazkilaritzaren inguruko ezagupenen harremanak sustatuz. Argazkilaritzak alegiazko errealitate, adimen artifizial, gaming eta online esperientzietan nola islatzen den ikertzen du. L’Internationale, Something We Africans Got edota Migrant Journal-en idatzi du, eta FOAM Magazine-n ohiko kolaboratzailea da.

Jon Uriarte, GETXOPHOTOko zuzendari artistikoa eta The Photographers’ Gallery-ko komisario digitala
Argazkilaritza ikasi zuen Bartzelonan eta Nueva Yorkeko ICP-n. PhotoEspaña eta Madrilgo Europear Unibertsitatearen master bat gauzatu zuen Proiektu eta teoria artistikoetan. Bere lana zentro eta galeria ugaritan egon da ikusgai, bakarkako eta talde erakusketetan, Madrilen, Donostian, Nueva Yorken, Berlin edo Bartzelonan esaterako. Widephoto plataforma independientearen fundatzailea izan zen, eta hiru urtez Foto Colectaniaren DONE kontzeptualizatu eta koordinatu zuen. Egun Londresen bizi da, non The Photographers’ Galleryn komisario digital moduan lanean hasi den.

Sarah Leen, National Geographic Magazine-ko argazki zuzendari-ohia
20 urtez National Geographic Magazine-rako argazkilari freelance bezala egin zuen lan, 2004ean Argzki Editore Senior bezala lantaldera batu zen arte, eta 2013an lehenengo Argazki Zuzendari emakumea bilakatu zen. Hainbat lehiaketaren eta portfolio azterketen epaile izan da, hala nola Lens Culture, Photo Lucida, The FotoEvidence Book Award, Carmignac Award edota New York Times Magazine Portfolio Reviews-en. Argazkilaritza eta irudien edizioa irakasten du.

Emma Lewis, TATE-ko komisario laguntzailea
Dora Maar erakusketa eta Fast Forward: How do Women Work? izeneko nazioarteko konferentzia Izan dira bere azken proiektuak. Tate Modern-eko Erosketa Batzordeko komisario laguntzaile gisa, Tate-ren bildumako argazkiak identifikatzeaz arduratzen da. Emmak erakusketen katalogo ugaritan lagundu du, Haley Morris-Cafiero eta Noémie Goudal artisten monografiak eta Understanding Photography (Bloomsbury / Rizzoli 2017) liburuen egilea ere bada.

2019ko Open Call-aren Irabazleak

Haley Morris-Cafiero – The Bully Pulpit

Jaakko Kahilaniemi – Past-it

Federico Estol – Héroes del brillo

Claudia Gori – The Sentinels: Electrosensitivity in Italy

Ezio D’Agostino – NEOs

2018ko Open Call-aren irabazlea

Max Pinckers, Margins of Excess

Laguntzailea